All posts by Lorena Fernández

Beste zaldi txango bat

Beste zaldi txango bat

Paseo a caballo
2025/11/22
09:00 - 09:00
Hípica Lar Zaldiak. urdaiaga, 44, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Gehitu Google Calendarrera

 

Aurreko irteeraren arrakasta ikusirik (jendea geratu zen paseoa egiteko aukerarik gabe), berriro emango dizuegu paseoa egiteko aukera. 

Lekua: Hípica Lar Zaldiak (Usurbil)

Paseoen bi txanda: 10:00etan eta 16:00etan.

Irteeraren ordua eta lekua:  Askatasun etorbidea 34 (Informazio zehatza emango zaizue aukeratu duzuen txandaren arabera)

Prezioa: 15 €!

Irteera mendira (2 ordukoa) eta pintxo-potea (txistorra eta edaria), paseoa amaitzean. 

Jarduera hasberrientzat da eta ez da aurretiazko esperientziarik eskatzen hipikan. 

Eraman arropa erosoa, praka luzeak eta hotzetik babesteko arropa. 

Bakoitzari kasko bat emango zaio paseoa egiteko. Baina norberak edukiz gero, ekarri ahal izango du.

Mendiko ibilaldia hasi baino lehen, azalpen labur bat emango zaizue, zaldi gainean gozatu dezazuen. 

Izena emateko azken eguna azaroaren 19a izango da, asteazkena, 13:00etara arte.

Oharra: Eguraldi txarra izanez gero, egun bat lehenago bidaliko da ohar bat, beste egun batera aldatzeko. Halakorik egiteko aukerarik izan ezik, itzuli egingo da dirua. 

                                             Toki kopuru mugatua!

                           IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

 
Etiketak

Zine arratsaldeak: “The Florida Project” (2017)

Zine arratsaldeak: “The Florida Project” (2017)

Tardes de cine: “The Florida Project” (2017)
2025/12/11
18:00 - 20:00
Deusto Campus
Gehitu Google Calendarrera

 

Hileko bigarren ostegunean, 18:00etan, Bilboko Deusto Campuseko lokaletan, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helbururen batekin zerikusia duten filmak proiektatuko ditugu, filmaren eta gaiaren inguruan iritziak eta ideiak partekatzeko elkarrizketa ireki bat sortzeko.

Zikloa amaitzean, proiektore bat zozkatuko da seihilekoan zehar egindako saioetan parte hartu duzuen lagunen artean.

Bazatoz? Eman izena!

 
Etiketak

Zine arratsaldeak: “Evil Does Not Exist” (2023)

Zine arratsaldeak: “Evil Does Not Exist” (2023)

Tardes de cine: “Evil Does Not Exist” (2023)
2025/11/13
18:00 - 20:00
Deusto Campus
Gehitu Google Calendarrera

 

Hileko bigarren ostegunean, 18:00etan, Bilboko Deusto Campuseko lokaletan, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helbururen batekin zerikusia duten filmak proiektatuko ditugu, filmaren eta gaiaren inguruan iritziak eta ideiak partekatzeko elkarrizketa ireki bat sortzeko.

Zikloa amaitzean, proiektore bat zozkatuko da seihilekoan zehar egindako saioetan parte hartu duzuen lagunen artean.

Bazatoz? Eman izena!

 
Etiketak

Deusto Arrupe Beken Komunitatearen Topaketa

Deusto Arrupe Beken Komunitatearen Topaketa

Encuentro de la Comunidad Becas Deusto Arrupe
2025/11/25
18:00 - 20:00
Barandiarán aretoabara
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Datorren azaroaren 25ean, 18:00etan, Barandiaran Aretoan, Deusto Arrupe Beken Komunitatearen Topaketa izango dugu.
Eraldaketako benetako istorioak ezagutzeko, beka hauek jaso dituztenei entzuteko eta posible egin dugunaren balioa sentitzeko gunea izango da.


 

Anesvad Fundazioko Finantza Jasangarritasuneko zuzendari Marta Femia izango dugu gurekin, lankidetzak eta konpromiso kolektiboak horrelako proiektuen inpaktua nola biderkatu dezaketen partekatzeko.

 
Etiketak

Bazkari-solasaldia Europako Banku Zentraleko presidenteorde Luis de Guindosekin

Bazkari-solasaldia Europako Banku Zentraleko presidenteorde Luis de Guindosekin

Comida-coloquio con Luis de Guindos, vicepresidente del Banco Central Europeo
2025/11/21
12:00 - 13:30
IIBZ
Ramón Rubial, 1 - 4º - 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Azaroaren 21ean, bazkari-solasaldi bat izango dugu Deusto Business Alumnin Europako Banku Zentraleko presidenteorde Luis de Guindosekin. Izenburu hau izango du:  “Política monetaria y estabilidad financiera en la zona del euro” (Moneta politika eta finantza-egonkortasuna eurogunean). PwC rekin lankidetzan.

Ondorengo solasaldia Kutxabank-eko presidente Anton Arriolak moderatuko du.

Amaitu ondoren, koktel bat / otordu arin bat zerbitzatuko da bertara doazen guztientzat.

Izena emateko...

 
Etiketak

Arabako atala: adimen artifizialaren eragina erakundeetan

Arabako atala: adimen artifizialaren eragina erakundeetan

Chapter de Alava: el impacto de la Inteligencia Artificial en las organizaciones
2025/11/27
19:00 - 20:30
Hotel Canciller Ayala
Ramón y Cajal, 5 - 01007 Vitoria
Gehitu Google Calendarrera

 

Deusto Business Alumniren Arabako atalak beste jardunaldi bat antolatu du Gasteizen, gaur egungo enpresen artean gai erabakigarria den baten inguruan: adimen artifizialak erakundeetan duen eragina. Horretarako, lagun izango dugu Enrique Onieva, Deustuko Unibertsitateko Adimen Artifizialaren eta Datuen Analisiaren arloko irakasle titularra.

 

AA sektore osoak eraldatzen ari den une honetan, saioak ikuspegi praktikoa eta antolaketakoa –ez teknikoa– eskainiko du, enpresak nola egokitu, berritu eta beren potentzialari etekina atera diezaioketen ikusteko.

 

Topaketan zehar, funtsezko gaiak ere jorratuko dira:

 

Nola ari da AA gaur egungo enpresa testuingurua eraldatzen?

 

Nolako erronkak planteatzen ditu, Europari begira, azken txostenen arabera?

 

Zein da enpresentzat AAk planteatzen duen benetako itzulkina?

 

Nola eragingo die junior profilei lan-merkatuan?

 

Zer pauso jarraitu beharko lituzkete erakundeek AA eraginkortasunez eta jasangarritasunez ezartzeko?

 

Zer ikuspegi hautematen da gure inguru hurbilean, Euskal Autonomia Erkidegoan?

 

Ezinbesteko hitzordua zuzendaritza-taldeetako kide, profesional eta ikasle ohientzat, adimen artifiziala enpresen kudeaketa eta laneko etorkizuna nola ari den birdefinitzen ulertu nahi dutenentzat.

 

Bukatzean, kopau bat eskainiko zaie bertaratzen direnei.

 

Izena emateko...

 
Etiketak

Topaketa Salto Wecosystem-eko CEO Marc Gómezekin

Topaketa Salto Wecosystem-eko CEO Marc Gómezekin

Encuentro con Marc Gómez, CEO Salto Wecosystem
2025/11/17
09:00 - 10:30
Foro aretoa
Universidad de Deusto - Campus Donostia - Mundaiz, 50 - 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Azaroaren 17an topaketa bat izango dugu Donostian Salto Wecosystem-eko CEO Marc Gómezekin, PwC-rekin lankidetzan. “25 años innovando: del control de accesos al diseño de experincias” (25 urte berritzen: sartzeko kontroletik esperientzien diseinura) izenburua izango du ponentziak.

Hitzaldian kontatuko du duela 25 urte sortu zela Salto Iruneko etxebizitza batean, ideia iraultzaile bat burua izanik: sarbideen kontrolaren mundua eraldatzea. Harrezkero, berrikuntza bakoitza pertsonek bultzatu dute, espazio gehiagotarako sarbidea errazteko soluzioak diseinatuz, mundu jasangarriago eta interkonektatuagoan. Geografia hedapenak eta portfolioak erraztu egin du sarbideen kudeaketak eta identitateenak zubiak eraikitzea esperientziak lotzeko eta era guztietako  inguruetan bizimodua hobetzeko. Mende laurdena ospatzen ari dira, beren bezeroei aliantzak eta laguntza sendotzen lagunduz.

Ondorengo eztabaida Anton Azlor Deusto Business Alumniko presidenteak moderatuko du.

Izena emateko...

 
Etiketak

Geopolitika, jasangarritasuna eta enpresa: oparotasuna lortzeko lehian, zatikatutako mundu batean

Geopolitika, jasangarritasuna eta enpresa: oparotasuna lortzeko lehian, zatikatutako mundu batean

Geopolítica, sostenibilidad y empresa: compitiendo por la prosperidad en un mundo fragmentado
2025/10/28
19:00 - 20:30
Icaza aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Oreka globala kolokan dagoenean, garrantzitsuena ez da gehiago jakitea, hobeto ulertzea baizik. Horregatik, Nazio Batuetako 2030 Tokiko Koalizioko Idazkaritzako zuzendariondoko Iñigo Arbiol Oñaterekin izango den saio batera gonbidatzen zaitugu. Arbiolek ziurgabetasun globala abantaila lehiakor bihurtzen lagunduko dizuten gako batzuk partekatuko ditu.

Arbiolek pertsona bakar batengan ohikoak ez diren hiru dimentsio bateratzen ditu: ikerketako zorroztasuna, nazioarteko esperientzia eta enpresari buruzko ikuspegi praktikoa. Geopolitikan, AEBko politikan eta diplomazia korporatiboan aditua da, eta eguneroko zuzendaritzako erabakien kalitatea areagotzen duten gakoak ematen ditu.

Eguna: 2025eko urriak 28.
Ordua: 19:00 - 20:30
Lekua: Icaza aretoa, Deusto Business School Bilbao (3. solairua)

Deusto Business Schoolen gure inguruko enpresak kezkatzen dituzten galdera berberak ditugu hizpide.
Solasaldi hau hortik sortzen da: azkar aldatzen den taula batean, nahita aurrea hartzen, erabakitzen eta gidatzen laguntzeko.

Bat egin nahi? Gorde tokia

Informazio gehiago:

Asun Angulo
Helbide elektronikoa: asun.angulo@deusto.es
Tel: 944 139 483

 
Etiketak

Bekei buruzko informazio saioa Deustuko Unibertsitatean

Bekei buruzko informazio saioa Deustuko Unibertsitatean

Sesión informativa sobre becas en la Universidad de Deusto
2025/02/21
18:00 - 19:00
Online saioa
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko bekei eta laguntzei buruzko informazioa ezagutu nahi duzu? Jardunaldi online honetan azalduko dizugu zer beka mota dauden (propioak eta publikoak), zein diren baldintza orokorrak, zer dokumentu aurkeztu behar diren, zein diren data garrantzitsuak etab.   Eman izena!
 
Etiketak