All posts by mmartine@deusto.es

Bideratu zure ametsak Tawity-rekin! – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Bideratu zure ametsak Tawity-rekin! – Deusto Ekintzaile Astea 2025

¡Conduce tus sueños con Tawity! – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/17
10:00 - 14:00
Memoria plaza
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Aditu duzu inoiz Tawity-ren berri?

2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela-eta, Global Entrepreneurship Week-en egingo diren ekitaldien barruan, Tawity ezagutuko dugu. Autoeskola berritzailea da, % 100 online, Deustuko Unibertsitatearen inkubagailuan sortua eta gidatzen ikasteko modua eraldatu nahi duena.

Dinamika baten bidez, enpresa eta haren sortzailea aurkeztuko ditugu, eta hark bere esperientzia ekintzailea eta Unibertsitatean proiektu propio bat sortzeko zer bidetatik jo zuen azalduko digu. Gainera, gidatzeari, ikasteari eta ekiteari buruz hitz egingo dugu, eta hiru kontzeptu horiek nola bat egin dezaketen ikusiko dugu, pasioa eta asmoa lotzen direnean.

Jarduera hau azaroaren 17an egingo da, astelehenean, Memoria plazan, gure EmprendeBOX bereziaren barruan —Deusto Ekintzaile Astearen topagune bihurtu diren bi edukiontzi gainjarrietan—.



    • Norentzat:



 





          • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak






 





          • Ekintzaileentzat






 





          • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.






  Zain izango gaituzu zure ametsak Tawityrekin bideratzeko! ??

 
Etiketak

Konektatu belaunaldiak eta ikasi Kuvurekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Konektatu belaunaldiak eta ikasi Kuvurekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Conecta generaciones y aprende con Kuvu – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/17
10:00 - 14:00
Entzungelaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Ezagutzen duzu Kuvu?

2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela-eta, Global Entrepreneurship Week-en egingo diren ekitaldien barruan, Kuvu ekimena ezagutuko dugu. Gizarte eragina duen startup bat da, belaunaldien arteko bizikidetza sustatzen duena, bakarrik bizi diren adinekoak eta ostatu eskuragarriaren bila dabiltzan gazteak konektatzen dituena, hain zuzen.

Enpresa eta bertako taldea aurkeztuko ditugu. Ideia nola sortu zen, ekintzailetzako bidean zer erronka aurkitu dituzten eta gizarte gizatiarrago, kolaboratiboago eta jasangarriagoa eraikitzen nola ari diren laguntzen azalduko digute. Gainera, belaunaldien arteko topaketek ekiteko eta bizitzeko modu berriak nola inspiratu ditzaketen hausnartuko dugu.

Jarduera hau astelehenean egingo da, azaroaren 17an, Entzungelaren ondoko klaustroan.



    • Norentzat:



 





          • Ekintzaileentzat
          • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
          • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.






  Zain izango gaituzu belaunaldiak Kuvuren bitartez konektatzeko! ???

 
Etiketak

Ezagutu berriro bertokoa eta dastatu benetakoa Taste the Passport-ekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Ezagutu berriro bertokoa eta dastatu benetakoa Taste the Passport-ekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Redescubre lo local y saborea lo auténtico con Taste the Passport – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/18
10:00 - 14:00
Memoria plaza
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Ezagutzen duzu Taste the Passport?

2025eko Deustu Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, Taste the Passport ezagutzera gonbidatzen zaitugu.Proposamen gastronomiko horrek tokiko kontsumoa sustatzen du, jasangarria eta kontzientea, sukaldaritzako esperientzia paregabeen bidez.

“Ezagutu berriro bertokoa eta dastatu benetakoa” dinamikaren bitartez, enpresa eta bere taldea aurkeztuko ditugu: ideia nola sortu zen, zer duten inspirazio iturri eta janariaren eta tokiko kulturaren bidez pertsonak ingurunearekin nola konektatu nahi dituzten azalduko dute. Gainera, pasaportea erosteko aukera egongo da.

Jarduera hau azaroaren 18an egingo da, asteartean, Memoria plazan, gure EmprendeBOX bereziaren barruan —Deusto Ekintzaile Astearen topagune bihurtu diren bi edukiontzi gainjarrietan—.



    • Norentzat:



 





          • Ekintzaileentzat
          • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
          • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.






 

 
Etiketak

Lideratu, sortu eta eraldatu Mujeres de la Luna-rekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Lideratu, sortu eta eraldatu Mujeres de la Luna-rekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Lidera, crea y transforma con Mujeres de la Luna – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/18
10:00 - 14:00
Entzungelaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Ezagutzen duzu Mujeres de la Luna?

2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week-en barruan, Mujeres de la Luna-k parte hartuko du. Ekimen horrek turismo komunitarioa, kontzientzia soziala eta ekonomia birsortzailea bultzatzen ditu, eta pertsonekin eta planetarekin konprometitutako ekintzailetza-eredua sustatzen du.

Saioan zehar, proiektua nola sortu zen, bidean zer erronka eta ikaskuntza aurkitu dituzten eta ikuspegi eraldatzaile eta jasangarri batetik arlo sozialean ekitea nolakoa den partekatuko dute. Bidaiatzeko, elkarrekin bizitzeko eta ekiteko modu berriei buruz hausnartzeko gunea izango da, giza balioak eta ingurunearekiko errespetua erdigunean jarrita.

Jarduera hau asteartean egingo da, azaroaren 18an, Entzungelaren ondoko klaustroan.




      • Norentzat:




 






            • Ekintzaileentzat
            • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
            • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.







 

 
Etiketak

Ekiten duten emakumeak, EGITEN DUEN JENDEArekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Ekiten duten emakumeak, EGITEN DUEN JENDEArekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Mujeres que emprenden, con GENTE QUE HACE – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/19
10:00 - 14:00
Memoria plaza
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, dinamika berezi bat egingo dugu Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Azaroaren 19an, asteazkena, zain izango gaituzu EmprendeBOXen —Memoria plazan kokatuta egongo den gure edukiontzi bereizgarrian—, Deustuko Unibertsitateko (Donostiako campusa) ikasle ohi baten eta Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen arteko lankidetzaren emaitza den Egiten duen jendea  ekimenaren barruko “Ekiten duten emakumeak” ezagutzeko.

Jardueran zehar, Deustuko Unibertsitateari eta ekintzailetzari lotutako bost emakumeren historia ezagutu ahal izango duzu. Haien talentua, ahalegina eta sormena inspirazio-iturri dira. Gainera, zeure “fitxa” sortzeko aukera izango duzu, zure ekintzailetzako helburu, ideia edo ametsak islatzeko, eta egiten, sortzen eta eraldatzen duten emakumeen sare horren parte izateko aukera izango duzu. Nork jakin... zeu izan zintezke hurrengoa!




      • Norentzat:




 






            • Ekintzaileentzat
            • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
            • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.







 

 
Etiketak

Bidaiak, olatuak eta pasioa Let Surf Together-ekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Bidaiak, olatuak eta pasioa Let Surf Together-ekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Viajes, olas y pasión con Let´s Surf Together – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/19
10:00 - 14:00
Entzungelaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Ezagutzen duzu Let 's Surf Together?

2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela-eta, Global Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, Let 's Surf Together-ek parte hartuko du, surfa, komunitatea eta ongizatea uztartzen dituen ekimenak, kirolaren eta naturarekiko loturaren bidez gizarteratzea eta hazkunde pertsonala sustatzen dituenak.

Saioan zehar, taldeak proiektua nola sortu zen, zer balio dituen atzean eta surfa eta kirola ekiteko, aniztasuna sustatzeko eta gizartean eragin positiboa sortzeko tresna nola izan daitezkeen azalduko du. Espazio inspiratzailea izango da, pasiotik eta kiroletik ekiteko modu berriei buruz hausnartzeko.

Jarduera hau asteazkenean egingo da, azaroaren 19an, Entzungelaren ondoko klaustroan.




      • Norentzat:




 






            • Ekintzaileentzat
            • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
            • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.







  Zain izango gaituzu Let 's Surf Together-ekin ekintzailetzaren olatu artean inspiratzeko! ???

 
Etiketak

“Egin distira kameraren aurrean” Alokarekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025 programa

“Egin distira kameraren aurrean” Alokarekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025 programa


2025/11/19
10:00 - 14:00
Larramendi eraikineko atondoa
Gehitu Google Calendarrera

 

Ezagutzen duzu Aloka?

2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela-eta, Global Entrepreneurship Week-en barruko ekitaldien artean, oso dinamika berezia izango dugu Alokarekin. Ikus-entzunezko materiala alokatzeko ekimen donostiarra da, sortzaile, ekintzaile eta erakundeentzako baliabide profesionaletarako sarbidea errazten duena.

Azaroak 19an, asteazkena, Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunean, Donostiako campusean jarduera honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ekimen honetan, kamerak eta gainerako materiala erabili ahal izango dituzu, “Aloka” esperientzia bertatik bertara bizitzeko. Gainera, enpresaren sortzailea, Innoguneko ekintzailea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea ezagutuko duzu. Berak azalduko du nola sortu zen proiektua eta nola uztartzen dituen irakaskuntza eta ekintzailetza.

Aukera ezin hobea izango da tokiko talentua zabaltzeko, Alokak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko eta teknologiak eta sormenak proiektuak nola bultza ditzaketen hausnartzeko.



    • Norentzat:



 





          • Ekintzaileentzat
          • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
          • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpoko pertsonentzat.






  Zain izango gaituzu zerbitzu berriak bideratzeko eta Alokarekin emakumeen talentua ospatzeko! ???

 
Etiketak

Ingeniaritza berrikuntza bultzatzen, TEDxUDeusto eta ForoTech-ekin lankidetzan – Deusto Ekintzaile 2025 Astea

Ingeniaritza berrikuntza bultzatzen, TEDxUDeusto eta ForoTech-ekin lankidetzan – Deusto Ekintzaile 2025 Astea

Ingeniería impulsando la innovación en colaboración con TEDxUDeusto y ForoTech – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/20
12:30 - 13:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deusto Ekintzaile 2025 Astea dela-eta, eta Global Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, TEDxUDeusto eta ForoTech-en arteko lankidetza berezi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, unibertsitateko elkartea berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren benetako historien bidez inspiratzea helburu duen honetara.

Ostegunean, azaroak 20, Entzungelaren ondoko klaustroan TEDxUDSalón izango da, formatu berria, hurbilagoa eta parte-hartzaileagoa, Octavio Di Marcoren parte-hartzearekin.

Saioa 12:30ean izango da eta ekintzailetzari, berrikuntza teknologikoari eta lidergo eraldatzaileari buruz hausnartzeko aukera izango da, gure ikasleetako baten esperientziatik abiatuta.


  • Norentzat:




          • Ekintzaileentzat
          • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
          • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.





 
Etiketak

Ezagutu Deusto Ekintzaile eta bere zerbitzuak – Deusto Ekintzaile 2025 astea

Ezagutu Deusto Ekintzaile eta bere zerbitzuak – Deusto Ekintzaile 2025 astea

Conoce Deusto Emprende y sus servicios– Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/21
10:00 - 14:00
Memoria plaza
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deusto Ekintzaile Astearen barruan eta Global Entrepreneurship Week-ekoekitaldi ugarien artean, Deusto Ekintzailerekin eta gure prestakuntza eta zerbitzuekin lotutako jarduera bat egingo dugu. Alde batetik, Monika Tubía izango dugu, hazkunde eta garapen pertsonaleko aholkularia, buruan izan ditzakezun ideiei buruzko aholkularitza eskaintzeko. Proiektu berri bat edo irtenbide profesional berri bat lortzeko inspirazio bila bazabiltza, hurbildu zaitez! Gure creaction! programako kideekin ere egongo gara eta haiek beren esperientzia partekatuko dizute eta izena ematen lagunduko dizute.

Creaction! programak fakultate guztietako ikasleak biltzen dituela aurreratu nahi dizugu, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren munduko trebetasunak lantzeko. Trebetasun horiek zeharkakoak eta osagarriak dira edozein prestakuntza motatan. Beraz, denok animatzen zaituztegu etortzera eta gertutik ezagutzera. Jarduera azaroaren 21ean izango da, Memoria Plazan, gure EmprendeBOX berezian. Bi edukiontzi ditu, bata bestearen gainean jarrita, eta urte batzuk daramatza Deusto Ekintzaile Astearen bilgune izaten.


  • Norentzat:




          • Ekintzaileentzat
          • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
          • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.





 
Etiketak

Lotu sormena eta ekintza Soiree Mademoiselle-rekin – Deusto Ekintzaile 2025 astea

Lotu sormena eta ekintza Soiree Mademoiselle-rekin – Deusto Ekintzaile 2025 astea

Une creatividad y acción con Soiree Mademoiselle – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/20
10:00 - 14:00
Memoria plaza
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deusto Ekintzaile Astea dela eta, etaGlobal Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, Soir.ee Mademoiselle Basqueezagutzera gonbidatzen zaituztegu.  Bilboko campusean ekintzailetzan aritzeko espazio DeustoKabiko ekintzaile Imedi Hassissen-en eskutik antolatu den jarduera izango da. Imediren proiektua Belgikan hasi zen 2017an, SEN Soirée erakusketarekin. Lehen erakusketa horren ondoren, Soir.ee-k ongietorria eman zion inspirazioa, sormena eta emakumeen ekintzailetza eta ahalduntzea batzen dituen ekimen bati, Soir.ee Mademoiselle Basque deitu dionari. Haren erakusketarekin lotutako jarduera bat egingo dugu. Emakumeek lideratutako ekimen ekintzaileak ezagutu ahal izango dituzue, artelan bakoitzak ezkutatzen dituenak. Jarduera Memoria Plazan izango da, gure EmprendeBOX berezian. Bi edukiontzi ditu, bata bestearen gainean jarrita, eta urte batzuk daramatza Deusto Ekintzaile Astearen bilgune izaten.




      • Norentzat:




 






            • Ekintzaileentzat
            • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
            • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.







  Zain izango gaituzu!

 
Etiketak