All posts by mmartine@deusto.es

Prestakuntza: “Salmentara bideratutako adimen emozionala”

Prestakuntza: “Salmentara bideratutako adimen emozionala”

Formación:
2025/11/18
09:30 - 12:30
Tokiski gela (edukiera 40 pertsona)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

2025eko Deusto Ekintzaile Astearen barruan , azaroaren 18an, asteartea, Innoguneko Tokiski aretoan (Donostiako Campusa) prestakuntza bat izango da Maite Mateorekin batera, adimen emozionala salmenta prozesuetan eta bezeroekiko harremanetan nola aplikatu aztertzeko.

Saioan, funtsezko alderdiak landuko dira norberaren eta besteen emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko, entzute aktiboa areagotzeko eta komunikazioko eta negoziazioko trebetasunak giza ikuspegi kontzientetik indartzeko. Saltzen ikasteko aukera bat esentzia galdu gabe, alderdi emozionaletik konektatuz eta ingurune profesionaletan giza balioa indartuz.

Ez izan zalantzarik eta hurbildu! Parte hartzera animatzen bazara, idatzi emprendimiento@deusto.eshelbidera.





        • Norentzat:





 







              • Ekintzaileentzat
              • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasle, irakasle eta gainerako langileentzat
              • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.








 

 
Etiketak

AA finantza zuzendaritzan: behar-beharrezko gaitasunak XXI. mendeko finantza-zuzendarientzat

AA finantza zuzendaritzan: behar-beharrezko gaitasunak XXI. mendeko finantza-zuzendarientzat

La IA en la dirección financiera: competencias críticas para el CFO del siglo XXI
2025/11/20
17:00 - 18:30
DBS - 34. gela + online
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

AA sortzailea dagoeneko finantza-zuzendaritza eraldatzen ari da, eta oraindik zure eguneroko lanera iritsi ez bada, laster helduko da.

Analisi automatizatutik hasi eta 24/7 laguntzaile adimendunetaraino, gaur egun tresna ugari daude arlo ekonomiko-finantzarioaren eragin estrategikoa biderkatzeko gai direnak.

% 100 praktikoa izango den tailer honetan, Carlos Polo adituak gidatuta, AA martxan ikusiko duzu: finantza zeregin errealak ebazteko gai izango den GPT bat (AAko laguntzailea) sortuko dugu zuzenean, eta eraginkortasuna, analisia eta erabakiak hartzea nola hobetzen dituen ikusiko dugu.

Data: 2025eko azaroak 20.
Ordua: 19:00 - 20:30
Formatua: Aurrez aurrekoa edo online (aukeratu nola joan)*
Lekua: Deusto Business School - Bilboko campusa (34. gela, 3. solairua)

Amaitzean, gainera, networking-eko koktel batez gozatu ahal izango duzu, finantza arloko beste profesional batzuekin ideiak eta esperientziak partekatzen dituzun bitartean.

Eman lehen pausoa orain eta bihurtu AA benetako emaitza, ez promesa.

Izena ematea

* Online parte hartzeko aukera zabaltzen badugu ere, jardunaldi honen izaera praktikoa dela-eta, biziki gomendatzen dizugu aurrez aurre etortzea, tailerra ahalik eta ondoen aprobetxatzeko.

Informazio gehiago

Asun Angulo
Helbide elektronikoa: asun.angulo@deusto.es
Tel: 944 139 483

 
Etiketak

XXIX. Anaia Oroz Argazki Lehiaketa. Lanak aurkezteko azken eguna

XXIX. Anaia Oroz Argazki Lehiaketa. Lanak aurkezteko azken eguna

XXIX Certamen de Fotografía Hermano Oroz. Último día para presentar trabajos
2025/12/15
Gehitu Google Calendarrera

 

Deusto Campus Kulturak Anaia Oroz argazki lehiaketaren edizio berri bat aurkeztuko dizu, koloretako eta zuri-beltzeko modalitateetan.

Aurtengo gaiak begirada behaketa-bide bihurtu nahi du, gure egunerokotasunean zerbaiten hasiera, oinarria edo jatorria erakusten duten irudiak aurkitzeko.

200 euroko lehen sari bat eta 100 euroko bigarren sari bat egongo dira modalitate bakoitzean.

Parte hartzeko azken eguna abenduaren 15a izango da.

Informazio guztia lehiaketaren arauetan. Ikusi arauak.

 
Etiketak

Bazkari-solasaldia Deustuko Ikastetxe Nagusian: “Zentzuz ibili — Bokazioa eta bidelaguntza”

Bazkari-solasaldia Deustuko Ikastetxe Nagusian: “Zentzuz ibili — Bokazioa eta bidelaguntza”

Comida-Coloquio en el Colegio Mayor Deusto: “Caminar con sentido — Vocación y acompañamiento”
2025/11/27
14:00 - 16:00
Deustuko Ikastetxe Nagusia
48014
Gehitu Google Calendarrera

 

2025eko azaroaren 27an, 14:00etan, Deustuko Ikastetxe Nagusian bazkari-solasaldi bat izango da A. Iñigo Perellorekin (SJ), Jesusen Lagundiko nobizioen maisuarekin, eta Fernando Peredorekin (SJ), lehenengo urteko nobizioarekin. Peredok 24 urte ditu, Madrilgoa da eta Kazetaritza eta Nazioarteko Harremanetako ikasketak ditu.

Solasaldian, A. Iñigo Merellók jesuita gazteen hezitzaile gisa duen esperientzia partekatuko du, eta presak, teknologiak eta benetakotasuna bilatzeak markatutako garai batean bokazio prozesuak laguntzearen arteaz hitz egingo du.
Bestalde, Fernando Peredok, Kazetaritzan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziadunak, bere bokazioa nola deskubritu zuen eta Jesusen Lagundiaren nobiziotzan bere lehen urtea nola bizi duen kontatuko du.

Topaketaren helburua da ikasleei elkarrizketarako gune ireki bat eskaintzea, fedeari, bizi-erabakiei eta unibertsitate-bizitzaren zentzuari buruzko kezkak ignaziotar begiradatik partekatu ahal izateko.

 
Etiketak

Pelbis-zorua? Zure ongizatea zorutik hasten da: ikasi zaintzen (azaroak 19)

Pelbis-zorua? Zure ongizatea zorutik hasten da: ikasi zaintzen (azaroak 19)

¿Suelo Pélvico? Tu bienestar empieza desde el suelo: aprende a cuidarlo (19 de Noviembre)
2025/11/19
10:30 - 11:30
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Pelbis-zorua? Zure ongizatea zorutik hasten da: ikasi zaintzen (azaroak 19)




      • Hizlaria: Sandra Solaguren
      • Eguna eta ordua: azaroak 19, 10:30ean
      • Lekua: Ellacuría Aretoa




 

 
Etiketak

Informazio saioak. Lehen Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza

Informazio saioak. Lehen Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza

Sesiones informativas. Educación Primaria y Educación Primaria + Educación Infantil
2025/11/18
18:00 - 19:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitateak informazio saio presentziala egingo du (online egiteko aukera ere badago), asteartean, azaroak 18, 18:00etan. Saio horretanLehen Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntzako gradu bikoitza (Donostiako campusa) aurkeztuko dira.

Informazio saioan izena emateko klikatu hemen.

 
Etiketak

Informazio saioak. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak eta Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

Informazio saioak. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak eta Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

Sesiones informativas. CAFyD y CAFyD + Educación Primaria
2025/11/20
18:00 - 19:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitateak informazio saioa egingo du presentziala (online egiteko aukera ere badago), ostegunean, azaroak 20, 18:00etan. Saio horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua (JFKZ) eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua + Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza.

Informazio saioan izena emateko klikatu hemen.

 
Etiketak

Informazio saioak. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak eta Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

Informazio saioak. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak eta Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

Sesiones informativas. CAFyD y CAFyD + Educación Primaria
2025/11/19
18:00 - 19:00
Entzungela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitateak informazio saioa egingo du presentziala (online egiteko aukera ere badago), asteazkenean, azaroak 19, 18:00etan. Saio horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua (JFKZ) eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua  + Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza.

Informazio saioan izena emateko klikatu hemen.

 
Etiketak

Informazio saioak. Lehen Hezkuntza

Informazio saioak. Lehen Hezkuntza

Sesiones informativas. Educación Primaria
2025/11/17
18:00 - 19:00
Entzungela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitateak informazio saio presentziala egingo du (online egiteko aukera ere badago), astelehenean, azaroak 17, 18:00etan. Saio horretanLehen Hezkuntzako Gradua (Bilboko campusa) aurkeztuko da.

Informazio saioan izena emateko klikatu hemen.

 
Etiketak

Graduondokoen online informazio-saioak. Hezkuntza eta Kirol arloa

Graduondokoen online informazio-saioak. Hezkuntza eta Kirol arloa

Sesiones informativas online de posgrados. Área de Educación y Deporte
2025/11/18
16:00 - 16:40
Online
Gehitu Google Calendarrera

 

2026-2027 ikasturtean zure karrerari bultzada bat nola eman pentsatzeko unea da. Deustuko Unibertsitatean, lan-merkatuan nabarmentzen laguntzeko diseinatutako graduondokoen eskaintza zabala dugu. Pertsonak beren ikasketa prozesuetan gidatu eta lagundu nahi badituzu eta bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi badituzu, gizarte hobea eraikitzeko,  ez galdu hezkuntza eta kirol arloko graduondokoen eskaintzari buruzko online informazio-saioa. Azaroaren 18an egingo dugu, 16:00etan, eta bertan argituko ditugu zure zalantza guztiak. Eman izena! Informazio gehiago

 
Etiketak