Ongietorria egingo zaie bigarren seihilekoan Bilboko campusean ikasiko duten nazioarteko ikasleei

Ongietorria egingo zaie bigarren seihilekoan Bilboko campusean ikasiko duten nazioarteko ikasleei
2020/02/03
12:30 – 14:00
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren astelehenean, otsailaren 3an, ohiko ongietorriko ekitaldia egingo zaie Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, ikasturtearen bigarren seihilekoa egitera etorritako nazioarteko 300 ikasle eta irakasleei. Ekitaldia Paraninfoan izango da 12:30ean, eta bertan izango dira José María Guibert errektorea, Juan María Aburto Bilboko alkatea eta Andoni Iturbe Euskara eta Kulturako Foru diputatua. Ondoren, kopaua izango dute Paraninfoaren ondoko klaustroan, eta hiria ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute.

Aurten, nazioarteko ikasleak honako herrialde hauetakoak dira: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Kongo, Hego Korea, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Estatu Batuak, Estonia, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, India, Italia, Japonia, Jordania, Kazakhstan, Letonia, Mexiko, Nikaragua, Norvegia, Herbehereak, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Turkia eta Ukraina.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>