Ongietorria Unibertsitateak 2014-2015 ikasturtearen bigarren seihilekoan jasoko dituen atzerriko 200 ikasle berriei
Deustuko Unibertsitateak 2014-2015 ikasturtearen 2. seihilekoan jasoko dituen atzerriko ikasle berriei ongietorria emango zaie. Ekitaldian hartuko du parte Álvaro de la Ricak, Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak. Berak aurkeztu eta koordinatuko du ekitaldia. Gainera, Nazioarteko Harremanen Bulegoa (Elena Linares), Deusto Campus (Donna Fernández) eta Ikasle Bulegoa (Nekane Garatea) aurkeztuko dira. Ondoren, 13:00etan, ikasleak Bilboko Udaletxean hartuko dituzte, gero Bilbo historikoan tour bat egiteko, interesgarria atzerriko ikasleentzat. Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean atzerriko 200 ikasle eta irakasle inguru egongo dira 2. seihilekoan. Jatorrizko herrialdeak hauek dira: Alemania, Austria, Bielorrusia, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txile, Kolonbia, Ekuador, Egipto, Eslovakia, Eslovenia, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, India, Irak, Italia, Japonia, Kazakhstan, Kirgizistan, Letonia, Malta, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Serbia, Sri Lanka, Suedia, Tunisia, Turkia, Uzbekistan eta Yemen.