Ongietorria nazioarteko ikasleei
2021/22 ikasturteko 2. seihilekoan, Deustuko Unibertsitateak 400 ikasle inguru hartuko ditu, gradukoak eta graduondokoak, 50 herrialde baino gehiagokoak, truke-programetako bi modalitateetan: Bilboko Campusean, 330 ikasle formatu presentzialean, eta 60 formatu birtualean, International Virtual Campusaren bidez.
Deusto Virtual Campus espazio digitala da, mundu osoko ikasleek Deustun nazioarteko esperientzia izateko pentsatutakoa, aukera izan dezaten gure bi campusetan (Bilbon eta Donostian) eta gure unibertsitatean bizi ahal izateko. Modalitate honek, aurten laugarren edizioa izango duenak, inklusibitate sozial handiagoa sortzen du, etorkizunean unibertsitateko normaltasun berrian parte hartuko duena.
Bilboko Campusean aurrez aurreko trukerako 60 ikaslek baino gehiagok International Virtual campusean eskaintzen diren zeharkako eta kultura anitzeko 12 irakasgaietako batzuk ere ikasten ariko dira, formatu hibridoan.
Irailaren 3an, Bilboko Campuseko Paraninfoan, 12:30ean (CET) Ongietorri Instituzionala egingo da aurrez aurre, eta irailaren 10ean, 13:00etan (CET), online modalitatean. Aurrez aurreko modalitatean, Paraninfoan, ekitaldiaren buru izango diren agintari hauek izango ditugu: Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia, Amaia Arregi lehen alkateordea, Juanjo Etxeberria Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreordea eta Alex Rayón Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordea. Gainera, gurekin izango ditugu Bilbon oinarria duten kontsul orokorrak eta ohorezkoak.
Ikasleen jatorria: Alemania, Argentina, Austria, Azerbaijan, Bangladesh, Belgika, Bielorrusia, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txile, Kolonbia, Hego Korea, Kroazia, Danimarka, Ekuador, Eslovakia, Estatu Batuak, Etiopia, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Georgia, Ghana, Grezia, Guatemala, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Italia, Japonia, Jordania, Kazakhstan, Letonia, Lituania, Mexiko, Nikaragua, Norvegia, Herbehereak, Pakistan, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Thailandia, Turkia, Ukraina, Venezuela, Vietnam eta Zimbabwe.