Ongietorria nazioarteko ikasleei Donostian
Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusak nazioarteko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia egingo du ostegunean, irailak 4. Hogeita hiru herrialdetako 127 ikasle inguruk ikasiko dute 2025-2026 ikasturteko lehenengo seihilekoan Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.
Ongietorri instituzionaleko ekitaldian parte hartzaileak hauek izango dira: Eneko Goia, Donostiako alkatea; María José Aranguren, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetarako errektoreordea eta Francisco Javier Arellano, Ikerketako eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordea.
Eguna: irailaren 4a, osteguna.
Ordua eta lekua: 15:30 (Informazioan, Garate eraikinaren ondoan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean).
