Ongietorria nazioarteko ikasleei Donostian
Donostiako campusak 24 herrialdetako 133 ikasleri egingo die harrera aurtengo ikasturtean. Harrera ekitaldia 15:30ean izango da, Loiola Centrumen. Ekitaldira hurbilduko dira Mari Jose Aranguren, Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreordea; June Calvo, Deusto Globalekoa; Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak eta Deuston izandako esperientzia kontatuko duten nazioarteko hainbat ikasle.
Jardunaldia kiroldegian amaituko da koktel batekin; ondoren, Meet & Greet bat izango da.
