Ongietorri instituzionala nazioarteko ikasleei Bilbon
2025/09/04
12:30 - 13:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitatea nazioarteko 600 ikasle berri baino gehiagori ongietorria emateko prestatzen ari da, irailaren 8an hasiko den 2025/26 ikasturteko lehenengo seihilekora.
50 bat herrialdetako unibertsitate bazkideetatik datozen ikasleak Bilboko (494 ikasle) eta Donostiako (127 ikasle) campusetan banatuko dira eta, gainera, 40 ikasle izango dituzte, beren jatorrizko herrialdeetatik, Campus Birtualean.
Aipatzekoa da nazioarteko ikasle horietako asko Erasmus+ mugikortasun-programatik datozela eta, horrela, Deustuko Unibertsitateak nazioarteko eta kultura anitzeko trukearekin duen konpromisoa indartzen dela
Ongietorri instituzionaleko ekitaldia irailaren 4an egingo da, 12:30ean (CEST), Bilboko Campuseko Paraninfoan. Ekitaldi horretan agintari garrantzitsuak izango dira, besteak beste:
- Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea
- Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia
- Aitziber Irigoras Alberdi, Deustuko Unibertsitateko Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordea
- Marian Aláez Martínez, Deustuko Unibertsitateko Ikerketako eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordearen ondokoa
