Serbitizazioari buruzko 12. Nazioarteko Konferentzia egingo da Bilbon
Mundu osoko adituak bilduko dira Deusto Business School-en serbitizazio digitalari eta eraldaketa industrialari buruz eztabaidatzeko
Bilbon izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, Serbitizazioari buruzko 12. Nazioarteko Konferentzia (ICBS 2025), kontinente guztietako 60 aditu, ikertzaile eta profesional baino gehiago bilduko dituen nazioarteko topaketa, manufaktura-industriako serbitizazioaren, zerbitzuen ekonomiaren eta berrikuntza teknologikoaren joera berrienak aztertzeko.
Deusto Business Schoolek (DBS) antolatu du ekitaldia, eta ardatz tematiko hau izango du: “Digital servitization as a key enabler for organizational scalability”. Digitalizazioak hazkunderako eta eraldaketarako eragile duen zeregina nabarmenduko da industria-erakundeetan.
Konferentzia Macarena Cuenca Deusto Business School-eko dekanoak inauguratuko du, eta ikerketa akademikoaren eta enpresa-praktikaren arteko loturak indartzearen garrantzia aztertuko du sakon, zerbitzu-ekonomia berriaren erronkei aurre egiteko.
Topaketan, gainera, Christian Kowalkowski irakaslea izango da, Linköping Unibertsitateko (Suedia) Marketin Industrialeko katedraduna, eta hizlari nagusi lanetan arituko da. Ponentzian, Kowalkowskik serbitizazio digitalak balio sorkuntzan eta negozio eredu industrialen jasangarritasunean planteatzen dituen erronkak eta aukerak jorratuko ditu.
Azpimarratzeko parte-hartzaileen artean dago, halaber, Eñaut Sarriegi, ULMA Handling Systems-eko ordezkaria. Enpresak automatizazioan eta manufakturari aplikatutako zerbitzu aurreratuetan egindako aurrerapenak aurkeztuko ditu, digitalizazioak industria lehiakortasuna nola bultzatzen duen erakusten duten adibide zehatzen bidez.
Serbitizazioari buruzko 2025eko Nazioarteko Konferentziak Bilbo eta Deustuko Unibertsitatea serbitizazioaren azterketan eta hedapenean nazioarteko erreferente gisa sendotuko ditu, enpresa-eredu berritzaileagoak, iraunkorragoak eta bezeroarengan zentratuagoak garatzeko funtsezko esparrua baita.
