Blockchain, paradigma berria
Workshop. “Blockchain: Balioaren iraultza. Paradigma berria”
Blockchain trendig topic bihurtu da Internet munduan. Adituen arabera, blockchainek jauzia egin du informazioaren internet deritzonetik balioaren internetera.Bitcoin euskarri duen teknologiaren adierazle bat baino ez da. Eta hori da benetako iraultza… Potentziala dauka aldaketak egiteko transazioak egiteko moduan, gobernuarekiko harremanetan eta gauzen benetakotasuna egiaztatzerakoan. Sektore guztietan izango du eragina eta negozio eredu berriak sortuko ditu.
Zer esan nahi du benetan blockchain terminoak, eta nola aldatuko dira gure negozioak?
Teknologia horren eragina ulertzeko, Deusto Business Schoolek, 2018ko urtarrilaren 11n, workshop antolatu du “Blockchain: Balioaren iraultza. Paradigma berria”. Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboak sustatzen du. Topaketa honetan, hainbat arlotako adituek, banka, fintech, energia, industria eta teknologia, Espainian arlo horretako teknologiari buruz egiten ari diren aplikazioei buruz hitz egingo dute.
Agenda:
18:00 – Agurra Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboaren aurkezpena (ed. Madrid), Iñaki Ortega eta Juan José Arrieta, hurrenez hurren.
18:10 – 19:30 – Kafe solasaldia. Parte hartzaileak:
- Carlos Kuchkovsky, CTO New Digital Business BBVA eta Board member Hyperledger
- Sandra Alfonso Cagigas, ENDESA (Grupo ENEL) taldeko eraldaketa digitaleko zuzendaria.
- Oscar Lage, Zibersegurtasuneko zuzendaria eta blockchain, TECNALIA Research &Innovation erakundean
- Pablo Fernández Burgueño, Bazkide eta sortzailekidea Abanlex-en eta blockchain-eko dibulgatzailea
- Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa eta berrikuntzako aditua.
Mirari Barrenak, blockchainen adituak, saioa moderatuko du.
Madrilen, 2018ko urtarrilaren 11n, 18:00 – 19:30
Izen ematea hemen. Toki kopuru mugatua.