Odol emaileen kanpaina

Odol emaileen kanpaina
2017/05/08 – 2017/05/09
09:30 – 13:30
Espacio Tokiski, Innogune. Camino de Mundaiz, 50 20012 San Sebastián
 
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako 4. mailako Komunikazioko Zuzendaritza estrategikoa ikasgaiko ikasleek martxan jarri dute, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean, komunikazio-kanpaina bat. Helburua da gipuzkoar gizartea eta unibertsitateko elkartea konturaraztea zer garrantzitsua den odola ematea.

Bi xede daude: batetik, 100 odol-emate lortzea bi egunetan; eta, bestetik, epe luzerako odol-emaileak lortzea, etorkizun hurbilean ziurtatzeko gipuzkoarrak hornitzeko odol-erreserbak. Maiatzaren 8an eta 9an izango dira odol-emateak, Donostiako campusean, 09:15etik 13:00etara, Innoguneko Tokiski aretoan.

“Une bat zuretzat, bizitza beraientzat” leloa hartuta, helburu dute Unibertsitateko komunitatea odola ematera animatzea eta aldizkako emaileak lortzea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>