BERTAN BEHERA. Mina emakumeetan: “Fibromialgia. Estres existentzialaren paradigma”

BERTAN BEHERA. Mina emakumeetan:
2024/04/11
18:00 – 19:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren osteguna, apirilak 11, Bilbon kirol ospakizun eguna izango denez, Deustuko Unibertsitateak BERTAN BEHERA UTZI behar izan du ekitaldi hau. Barkatu eragozpenak.

MINA EMAKUMEETAN

FIBROMIALGIA. ESTRES EXISTENTZIALAREN PARADIGMA

Ricardo Franco Vicario

Barne-medikuntzako espezialista

Unibertsitateko irakasle titularra

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea

Mina esperientzia unibertsala da, baina emakumeek min kronikoaren prebalentzia handiagoa dute gizonekin alderatuta. OMEren arabera, min kronikoak mundu osoko emakumeen % 35i baino gehiagori eragiten die, eta gizonen artean, berriz, % 25i baino gutxiagori.

Min kronikoak eta osasun mentalak harreman estua dute.

Emakumeek erronka horri aurre egiten diotenean, askotan, depresioa edo antsietatea garatzeko arrisku handiagoa izaten dute, eta horrek, aldi berean, mina okertu egin dezake.

Desberdintasun horren jatorria, hein handi batean, emakumeen errealitatean dauden desberdintasun biologiko, psikologiko eta kulturalen ondorio da.

Adibidez, mina nagusi den egoera kliniko sindromiko bar FIBROMIALGIA da. Hizlaria saiatuko da azaltzen paziente baten bizitzan ezer ez dela bere gaixotasunetik at geratzen; edo, bestela esanda: gaixotasuna bizitzako gertaera bat da, baina bizitzak berak adina sustrai ditu.

Estres emozionaleko edozein egoerak eraman gaitzake sufrimendu mingarrira, baldin eta bizitzako egoera txarrak kudeatzen eta/edo horiei aurre egiten ez badakigu,  eta horren azalpena psiko-neuro-endokrino-Immunologia izeneko diziplina holistiko berriaren doktrinan oinarritzen da.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Estaba apuntada a esta conferencia que se ha cancelado y quisiera me enviaran aviso a mi dirección de correo electrónico analei20@gmail.com cuando se vuelva a programar, por ser de gran interés para mi.
    Muchas gracias

Utzi erantzuna ana valbuena goicoechea(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>