Pedro Barreto (SJ) kardinala: “Topaketaren eta sinodalitatearen kultura gaur!

Pedro Barreto (SJ) kardinala:
2024/06/11
11:30 – 12:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Pertsona izaki soziala da batez ere. Familia baten barruan sortzen da mundura. Gizartean bizi eta garatzen da. Lurreko fruituetatik elikatu eta pertsonen lanetik bizi da.

Gizartean gero eta polarizazio handiagoa bizi dugu eta horrek liskar eta zatiketa ugari sorrarazten dizkigu. Horregatik, premiazkoa da topaketaren kultura sustatzea gure nitasunetik irteteko eta “besteari” harrera egiteko, den bezala eta bizi den testuinguruan bizi dela onartzeko. Gehiengo handi batek pentsatuko du topaketaren kultura utopia dela. Izan dezagun hau gogoan: “Jainkoarentzat ez dago ezinezkorik ”(Lukas 1,37).

Bestalde, egungo gizartean ikusten dugu bakoitza, familia bakoitza, talde bakoitza bere burbuilaren barruan bizi dela, antsietatearen eta bakardadearen intsumoekin, desadostasunek areagotzen duten bakardadearekin eta tristeziarekin. Nork bere bizitza bizi du, besteez arduratu gabe. Sinodalitatea “elkarrekin ibiltzea” da, indibidualismoaren eta lehiakortasunaren antidotoa, bizi garen gizarte kontsumistak eta teknokratikoak eskatzen digunaren kontrakoa.
Topaketaren kultura eta sinodalitatea Eliza Katolikoaren funtsezko bi ezaugarri dira, orain, indartsu, Frantzisko aita santuak bultzatuak.

Topaketaren kulturak gure nitasunetik irtetea sustatzen du, “bestearekin” sentitzea. Nitik zura ematen den urrats hori beharrezkoa da pertsona, izaki sozial gisa hazteko. Denok aberasten gara eta “gutasuna” gizarte, gizatasun, eliza gisa ezagutzen dugu. Hau da topaketaren kulturaren bidea: gure nitasunetik, zuregana irten eta elkarrekin haztea “gutasunean”.

San Juan Krisostomoren arabera, sinodalitatea Elizaren sinonimoa da, denok parte hartzen dugulako. Bataioari esker, Jainko herriaren kide gara eta “munduan zehar erromes gabiltza, bertako jazarpen eta Jainkoaren kontsolamendu artean; Jaunaren gurutzea eta heriotza iragartzen dugu, harik eta Bera etorri arte ”(Vat. II, LG 8). Sinodalitatea solas egitea, entzutea, beste pertsona errespetatzea da, haren idiosinkrasia, desberdintasun sozial, kultural eta erlijiosoak gorabehera. Jesusen ereduak lagundu egiten digu topaketaren kultura bizitzen (“Jainkoa gurekin”-Mateo 1,23), baita sinodalitatea ere (“Zoazte mundu osoan zehar…” – Mateo 28, 19). Laburbilduz, premiazkoa da guk geure burua heztea eta besteak ere heztea topaketaren kulturarako eta sinodalitaterako, hau da, gizateria eraldatzeko. Hori da gure itxaropena.

Autorea eta hizlaria: Pedro Barreto (SJ) kardinala

Pedro Barreto Eliza Katolikoko kardinala da, Huancayoko artzapezpiku emeritua, CEAMA Amazoniako Eliz Konferentziako presidentea, eta sinodalitateari buruzko sinodoko kidea. Bigarren saioan parte hartuko du, 2024ko urrian.

Pedro Fabro Elkarteak eta Ayuda MAS GGKEak antolatutako hitzaldia.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>