San Tomas Akinokoaren eguneko ospakizunak: tituludun berrien inbestidura, karrera amaierako sarien banaketa eta irakasle eta lankideei egindako omenaldia

San Tomas Akinokoaren eguneko ospakizunak: tituludun berrien inbestidura, karrera amaierako sarien banaketa eta irakasle eta lankideei egindako omenaldia
2017/01/28
10:30 – 13:30
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
10:30etan, Kapera Gotikoan, Unibertsitateko zaindari San Tomas Akinokoaren eguneko ospakizunak mezarekin hasiko dira. Ondoren, 12:00etan, Paraninfoan ekitaldi akademikoa izango da eta sari hauek banatuko dira: DUko Karrera Amaierako Sari Bereziak, Mendieta Fundazioa eta Lambarri Sariak eta Ignacio Ellacuria Sari Berezia.

Jarraian, omenaldia egingo zaie irakasle emeritoei, irakasleei eta kolaboratzaileei, eta gero Teologia Fakultateko tituludun berrien eta Doktore berrien izendapena izango da. Ekitaldiari amaiera emateko, Errektoreak hitz egingo du.

Urtarrilaren 28tik aurrera, fakultateek izendapen ekitaldiak egingo dituzte, egutegi honen arabera: Zuzenbidea eta Gizarte eta Giza Zientziak (Donostia), otsailaren 4an; Gizarte eta Giza Zientziak (Bilbo), otsailaren 11n; Psikologia eta Hezkuntza, otsailaren 25ean; Ekonomia eta Enpresa Zientziak (Bilbo), martxoaren 4an; Ingeniaritza, martxoaren 25ean; eta Ekonomia eta Enpresa Zientziak (Donostia), apirilaren 1ean.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>