Unibertsitate Osasungarrien Eguna ospatuko da “Sagar bat, ideia bat” ekimenarekin

Unibertsitate Osasungarrien Eguna ospatuko da “Sagar bat, ideia bat” ekimenarekin
2015/10/08
10:30 – 11:30
Makinen ondoko sarrera. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Urriaren 7an, Unibertsitate Osasungarrien Eguna da eta Deustuko Unibertsitateak “Sagar bat, ideia bat” ekimenarekin ospatuko du. Egun bitan, ikasleek unibertsitate osasungarriaz dituzten ideien ekarpena egin ahal izango dute. Ideia bakoitzak sagar bat jasoko du saritzat. Frutaren guneak, urriaren 7an, 10:30etik 11:30era, Memoria plazan (Bilbao) egongo dira, eta urriaren 8an, ordu berean, labirintoaren sarreran (Bilbao). Donostian, urriaren 8an izango da jarduera, 10:00etatik 14:00etara. Kafetegietan eta tabernetan ere menu osasungarria eskainiko da.

Unibertsitate Osasungarrien Egunaren kanpaina REUS Unibertsitate Osasungarrien Espainiar Sarearen barruan dauden 30 unibertsitate –haien artean Deusto- baino gehiagoren artean antolatzen dute. Sare hori 2008an sortu zen eta Goi Mailako ikasketetako ikastetxeez gain, bertako kide dira 2 ministerio (Osasun Ministerioa, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa), Errektoreen Konferentzia (CRUE) eta autonomia erkidegoetako osasun publikoko 9 egitura.

Sareak konpromisoa dauka unibertsitate arloan osasuna sustatzeari ekiteko, osasunaren inguru sustatzaile modura bultzatuz eta ikusgarri eginez. Era berean REUS Iberoamerikako Unibertsitate Osasungarrien Sareko eta Europako Sareko kide da, eta, haien bitartez, osasunaren arloan sinergiak sortzen ari dira eta esperientziak partekatzen.

2009ko urriaren 7an, Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateei buruzko Iruñeko aldarrikapena ezagutzera eman zuten. Hori dela eta “Unibertsitate Osasungarrien Eguna” ospatzen da, Espainiako unibertsitateek osasuna sustatzeko egiten duten lana ikusgarri egiteko, eta guztien artean programatutako jardueren artean sasoi honetako fruta eskainiko dute unibertsitateko campusetan, horretaz gain, unibertsitate bakoitzak antolatuko dituen jarduerak ere egongo dira.

Unibertsitate Osasungarriak bere hezkuntza- eta lan-proiektuan osasuna sustatzea ere kontuan hartzen du, bertan ikasi edo lan egiten dutenen giza garapena sustatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko eta, gainera, prestakuntza eskaintzeko, beren familia, etorkizuneko lantoki eta gizartean orokorrean, jokabide osasungarrien eredu eta sustatzaile izan daitezen.

Osasunean eragin zuzena duten gazteen ohitura eta jokabideei buruzko ikerketa askok argi uzten dute bizitzako garai horretan beharrezkoak direla esku hartzeko osasun politikak. Kontuan izanik, unibertsitatea bera dela espazio interesgarria unibertsitarioen prestakuntzarako, pertsona moduan sendotzeko eta etorkizuneko profesionalak sortzeko, gizartean duten eraginagatik, beharrezkoa da ekintzak ezartzea bizimodu osasungarria sustatzeko, eta arlo horretan balioei buruzko prestakuntza jasotzea.

Gaur egun, REUSen proiektu berrien artean, datuen banku bat sortzeko lanetan ari dira, REUSeko kide diren unibertsitateek dituzten baliabide eta jarduerak ikusgarri egiteko, partekatu ahal izateko eta denek batera burutzeko.

Horiek dira, beste batzuen artean, osasuna sustatzeko estatuko unibertsitateek elkarrekin burutuko dituzten ekintza batzuk. Unibertsitate horiek etengabe ari dira inguru fisiko eta sozialean eragina duten faktoreak hobetzen, irisgarri egiten eta komunitateko baliabideak sustatzen, bertako kideek bizi funtzioak bete ditzaten eta ondoen garatu daitezen elkarren laguntzarekin.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>