CEO Forum EMBA Fernando Bacaicoa eta EducaEdu-ko Imanol González-ekin

CEO Forum EMBA Fernando Bacaicoa eta EducaEdu-ko Imanol González-ekin
2020/01/10
09:00 – 10:30
Deusto Business School Bilbao – 3ª planta, Aula ICAZA. Hermanos Aguirre Kalea, 2
 
Mezu honen bidez gonbidatzen zaitut 2020ko lehenengo CEO Forum EMBAra. Ekitaldia urtarrilaren 10ean izango da, 09:00etan, Bilboko campusean ( Aguirre anaiak Kalea, 2 – 3. solairua,  ICAZA aretoa ).

Oraingoan, gurekin izango ditugu Fernando Bacaicoa eta Imanol González,  EducaEdu hezkuntza elkarteko fundatzailea eta eragiketen zuzendaria, hurrenez hurren.

Hizlariek, Deusto Business School-eko ikasle ohiak dira, eta azalduko dute nola bihurtu duten 15 urte baino gehixeagotan unibertsitateko gazte baten ideia bat 180 langile baino gehiagoko konpainia, 137 mila ikastaro eskaintza baino gehiago eskaintzen dituena 20 herrialde baino gehiagotan eta bederatzi hizkuntza ezberdinetan.

Hitzaldiaren bidez, aukera izango dugu egoera desberdinetako gakoak ondo ezagutzeko eta jakiteko nola bihurtu diren mundu osoan online hezkuntzako erreferente:

  • Online eta IKTak: hazteko, lehiatzeko abantailak eta sartzeko mugak gainditzeko sekretu guztiak.
  • Kudeaketaren erronkak eta fundatzaileen rol aldaketak.
  • Bi urtean sortutako lau lehiakide.
  • Hazteko estrategiak: organikoa, buy and build eta nazioartekotzea.<0}
  • Great Hill Parnerts inbertsio funts amerikarraren sarrera: salmenta prozesua eta ondorengo harremanak

IZENA EMATEKO

Informazio gehiago:

Esperanza Larrazabal
Email: esperanza.larrazabal@deusto.es
Tel: 944 139 453 ext. 3142

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>