Arabako atala: adimen artifizialaren eragina erakundeetan
Deusto Business Alumniren Arabako atalak beste jardunaldi bat antolatu du Gasteizen, gaur egungo enpresen artean gai erabakigarria den baten inguruan: adimen artifizialak erakundeetan duen eragina. Horretarako, lagun izango dugu Enrique Onieva, Deustuko Unibertsitateko Adimen Artifizialaren eta Datuen Analisiaren arloko irakasle titularra.
AA sektore osoak eraldatzen ari den une honetan, saioak ikuspegi praktikoa eta antolaketakoa –ez teknikoa– eskainiko du, enpresak nola egokitu, berritu eta beren potentzialari etekina atera diezaioketen ikusteko.
Topaketan zehar, funtsezko gaiak ere jorratuko dira:
Nola ari da AA gaur egungo enpresa testuingurua eraldatzen?
Nolako erronkak planteatzen ditu, Europari begira, azken txostenen arabera?
Zein da enpresentzat AAk planteatzen duen benetako itzulkina?
Nola eragingo die junior profilei lan-merkatuan?
Zer pauso jarraitu beharko lituzkete erakundeek AA eraginkortasunez eta jasangarritasunez ezartzeko?
Zer ikuspegi hautematen da gure inguru hurbilean, Euskal Autonomia Erkidegoan?
Ezinbesteko hitzordua zuzendaritza-taldeetako kide, profesional eta ikasle ohientzat, adimen artifiziala enpresen kudeaketa eta laneko etorkizuna nola ari den birdefinitzen ulertu nahi dutenentzat.
Bukatzean, kopau bat eskainiko zaie bertaratzen direnei.
