Hitzaldia eta debatea: “Periodismo de datos en tiempos que vivimos peligrosamente”
Juan Luis Sánchez eduki digital eta komunikabide berrietan aditua den kazetaria da. Eldiario.es-en zuzendariorde eta sortzailekidea da. Hainbat argitalpenen bultzatzailea da, esaterako Desalambre, giza eskubideetan espezializatutakoa, eta Periodismo Humano komunikabide digitalaren fundatzaileetako bat (eta editorea 2012ko urtarrila arte). Espainiako 15M mugimenduari buruz izan zuen hedadura argitaratua eta erreferentea izan zen hainbat hedabiderentzat, esaterako: El País, Cadena SER, La Sexta, 20minutos, Público, lainformacion.com, Foreign Policy, The New York Times o The Washington Post. Egungo politikari buruzko solaskide eta komentarista da Al Rojo Vivo telebistako programan. Remapping Europe, Actúa, eta Paradigmátic@s-en egilekidea ere bada.