Compliance eta gobernu ona zikloa: lehia, interes orokorra eta arautze okerra

Compliance eta gobernu ona zikloa: lehia, interes orokorra eta arautze okerra
2019/05/10
10:00 – 11:30
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean izango da lehia, interes orokorra eta arautze okerraren inguruko masterclass-a, maiatzaren 10ean. Hizlari gonbidatua Ignacio Herrera Anchustegui izango da.

Ignacio Herrera Anchustegui Zuzenbideko Doktorea da eta Bergeneko Unibertsitateko  Zuzenbide Fakultateko doktoratu ondoko ikertzailea. Bere ikerketa merkatuen arau juridikoetara bideratuta dago, bereziki energiarekin lotutako eta erosteko ahalmenaren inguruko gaiei. Nazioarteko aldizkarietan argitaratu ditu alor horietako lanak, honako gai hauen inguruan: erosteko ahalmena, erosketa publikoen zentralizazioa, ordoliberalismoa, lehia energia esparruan eta abar. Egin zuen doktorego tesia, Buyer Power in EU Competition Law, Concurrences PhD Award 2017 sariaren irabazle izan zen, urteko zuzenbide eta lehiaren ekonomiaren tesirik onenari. Halaber, Ignaciok Bergen-eko Unibertsitateko 35 urte baino gazteagoak diren ikertzaileen Meltzer 2018 saria jaso du eta American Bar Association-en Antitrust Sekzioko SAL-SIR saria ere bai.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>