Migrazioak eta Giza Eskubideak zinema dokumentalaren zikloa: M (2002)
2023/10/25
12:00 - 14:00
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
M dokumentalak Espainiara legez kanpo iristen diren inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileek dituzten arazoetako batzuk azaltzen ditu. "Mena" horietako batzuek, gizarteko zenbait sektoretan deitu izan zaien bezala, beren istorio pertsonalak kontatzen dituzte dokumentalean, baita nolakoak izan diren herrialdera iristeko unea eta modua, eta ordutik beren bizitzak nola eramaten ari diren ere.
Solasaldian parte hartzen dutenak:
- Fatima Ezzahra Zaakari, ikaslea
- Ismail El Majdoubi, protagonista
- Dolores Morondo Taramundi, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzaile nagusia.
