Sorkuntza Garaikidearen inguruko Topaketen Zikloa
2023/03/21
18:00 - 19:00
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Datorren asteartean, martxoak 21, "Arteak gozatu" programaren "Sorkuntza Garaikideko Topaketen Zikloa" ren barruan, IRATI filmeko lantaldeko kideekin topaketa bat egingo da.
Borja Crespo eta Jaime Cuenca irakasleak moderatzaile direla, solasaldian Paul Urkijo (zuzendaria eta gidoilaria), Eneko Sagardoy (protagonista) eta Nerea Torrijos (jantzien diseinua) izango dira.
Topaketa Ellacuria aretoan (CRAI Liburutegiko sotoa) izango da 18:00etatik 19:00etara.
- Sarrera librea aforoa bete arte-
