#DISRUPTIVE zikloa Dexter Associates-eko bazkide eta zuzendari Ana Colladorekin
2017/04/26
18:00 - 20:00
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schoolen #Disruptive saiora, eztabaida eta ezagutzarako foro egonkorra da, helburu du aztertzea zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, aisian, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” hitza fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Hilero ezagutuko ditugu istorio ekintzaileak arratsaldeko kafea hartu bitartean.
Inscripción
Ana Collado
Ana Collado Dexter Associates taldean hasi zen, hamar urte baino gehiagoko lanbide karrera sektore publikoan egin ondoren. Abokatua eta ekonomialaria, Ana Informazio Gizarte Informazioan doktorea da eta lidergoan aditua, graduondoko prestakuntza du Georgetown, Nafarroa eta beste unibertsitate batzuetan. Bere jarduera profesionala irakaskuntzarekin (bereziki “soft skills” arloan) batera burutu du, eta gizarteko ekintzailetzarekin ere bai. Horretaz gain, start up teknologikoa ere sortu du errealitatea birtualaren sektorean, eta hainbat proiektu ditu martxan IKTen deribatuak diren produktuen sortze eta ustiaketa komertzialean.
Dexter Associates
Dexter Associates milurtekoarekin batera sortu zen, “boutique de Executive Search” firma modura, zuzendari, Senior Managers eta Lanpostu Tekniko espezializatuen bilaketa eta hautaketan espezializatua, eta modu paralelo eta sinergikoan, aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu giza baliabideen arloarekin lotutakoak. Hogei urteko ibilbidea egin ondoren, Dexter taldeak espezialistak ditu jarduera ekonomikoaren sektore guztietan, baita publikoan eta hirugarren sektorean ere.
Informazio gehiagorako:
Irene Pérez
Posta elektronikoa: irene.perez@deusto.es
