#DISRUPTIVE zikloa Elena Benavidesekin, Climbcrew-ko CEOa

#DISRUPTIVE zikloa Elena Benavidesekin, Climbcrew-ko CEOa
2017/06/29
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schoolen #Disruptive saiora, eztabaida eta ezagutzarako foro egonkorra da, helburu du aztertzea zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, aisian, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, disruptibo terminoa fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Hilero ezagutuko ditugu istorio ekintzaileak arratsaldeko kafea hartu bitartean.

 

Izen ematea

Elena Benavides

Ekonomialaria eta Osasun Erakundeen Zuzendaritzako Masterra eta PDD IESE; baina batez ere ekintzailea. Osasun arloko proiektuak lideratzen urte batzuk eman ondoren, startups ekosisteman hasi zen lanean, teknologia sektoreko sortzaile eta sortzailekide modura, eta MITeko Innovator Under 35 saria jaso zuen 2011n. 2013an, Ámbar Capitaleko Tecnhonology Group-eko (Arrisku Kapitaleko sozietate kudeatzailea), zuzendari izendatu zuten eta inbertsioa lideratzen zuen. 2014an CEOa izendatu zuten Climbcrew-en, Ambar Capital taldeko teknologia ekimenen inkubatzailean.  Gaur egun, Elena Benavides Inbertsioen zuzendaria da Gala Capitaleko Venture Capitalen, teknologiako inbertsioen sektoreari konpainiak eskaintzen dion arloa lideratzen du hasierako faseetan.

 

Irene Pérez

Tel.: 91 577 61 89
Email: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>