#DISRUPTIVE zikloa Fernando Bacaicoarekin, Educaedu-ko Co-CEOa

#DISRUPTIVE zikloa Fernando Bacaicoarekin, Educaedu-ko Co-CEOa
2016/03/15
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” hitza fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Joan den mendean, Schumpeter ekonomistak sormen disruptibo izenez bataiatu zuen ekintzaile horien jarduera. Ekintzaileek iritsi duten sonak ekarri du berrikuntza disruptiboak IKTekin soilik identifikatzea. Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan; esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, arratsaldeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76. Zenbakian.

Edizio honetako gonbidatua Fernando Bacaicoa da. Enpresa teknologikoetako ekintzailea da eta Educaedu-ko Co-CEOa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduduna da Deustuko Unibertsitatean eta Marketin Estrategikoari buruzko masterra egin zuen Strathclyde-ko unibertsitatean. Gaur egun, Educaeduko zuzendaria da eta, aldi berean, Startups teknologiko batzuetako mentoringa ere bai. 2001ean, Fernando Bacaicoak Educaedu sortu zuen Mikel Castaños bazkidarekin batera, haien xedea zen Espainiako eta Latinoamerikako eduki hezgarriak sortzeko konpainiarik handiena eraikitzea. Educaedun, gaur egun, 100 enplegatu baino gehiago daude, Espainia, Kolonbia, Mexiko, Brasil, Argentina eta Txileko bulegoetan banaturik.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>