#DISRUPTIVE zikloa, Jon Uriarte Ticketbis-eko zuzendariarekin

#DISRUPTIVE zikloa, Jon Uriarte Ticketbis-eko zuzendariarekin
2015/11/04
18:00 – 20:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” hitza fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak.

Joan den mendean, Schumpeter ekonomistak sormen disruptibo izenez bataiatu zuen ekintzaile horien jarduera. Ekintzaileek iritsi duten sonak ekarri du berrikuntza disruptiboak IKTekin soilik identifikatzea. Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan; esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan.

Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, kafe bat hartu bitartean, Deusto Business Schooleko Madrilgo egoitzan, Castelló 76an.

Oraingoan protagonista Jon Uriarte da.  Jon Uriarte Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (La Comercial) eta Financial Management-eko Masterra ere egin du bertan. Londresen hasi zuen bere karrera profesionala Merrill Lynch-eko analista modura eta 2005ean Morgan Stanley-ra joan zen, Londreseko egoitzara, eta bertan espezializatu zen fusio eta erosketetan, LBO eta banketxe pribatuetan. Dimisioa eman zuen 2009an eta ekintzaile bihurtu zen Ander Michelenarekin batera. Orain Ticketbiseko sortzaile eta zuzendaria da.

Izena emateko (toki kopuru mugatua).

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>