#DISRUPTIVE Zikloa José Antonio del Moral Alianzoko Bazkide Zuzendariarekin
Joan den mendean, Schumpeter ekonomialariak haustura sortzaile izena eman zien ekintzaile horien jarduerari. Ekintzaileek azkenean ikusgarritasuna lortu dute, baina berrikuntza disruptiboak IKTekin soilik identifikatzen dira. Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan, jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan.
Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, goizeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76. zenbakian.
Oraingoan, gonbidatua José Antonio del Moral da. Serieko ekintzailea eta startups-hauetako inbertsorea: AgoraNews, Mapalia Networks, Chicisimo eta Sequoia Internet. Internet bidezko bideo, web semantiko eta sare sozial tematikoen arloan aritzen dira, hurrenez hurren. Abokatu ekonomista da Deustuko Unibertsitatean, Telekomunikazio Masterra Namurreko Unibertsitatean (Bélgica) eta Interneteko Politikako espezializazioa du Stanford-eko Unibertsitatean (AEB). Ya.com-eko bazkide sortzailea izan da (Deutsche Telekom-i saldu zioten 550 milioi euroan) eta Interneteko edukien arduradun izan da Vocenton. Interneten eragin gehien duten 25 pertsona espainiarren artean jarri du El Mundo egunkariak 2012, 2013 eta 2014. urteetan.