#DISRUPTIVE Zikloa Lorenzo Fluxárekin, Camper- Cartujanoko Negozio Berrien arduraduna

#DISRUPTIVE Zikloa  Lorenzo Fluxárekin, Camper- Cartujanoko Negozio Berrien arduraduna
2015/07/21
17:00 – 18:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Hiztegian, disruptive terminoa definitzeko esaten dute Fisikatik datorrela eta bat-bateko haustura sortzen duen zerbait dela. Ekonomia berrian, balio gehien sortzen duten ekintzaileen berrikuntzak hartzen dira disruptibotzat.

Joan den mendean, Schumpeter ekonomialariak haustura sortzaile izena eman zien ekintzaile horien jarduerari. Ekintzaileek azkenean ikusgarritasuna lortu dute, baina berrikuntza disruptiboak IKTekin soilik identifikatzen dira. Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan, jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan.
Hilero ematen ditugu ezagutzera horrelako istorio ekintzaileak, goizeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76an. Oraingoan, gonbidatua Lorenzo Fluxá da, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da eta MBA Enpresa Institutuan. Camperren hasi zen 2003an eta gaur egun negozio berrien arduraduna da, horietako bat Cartujano da. Camper Mallorcako enpresa da, 1975an Lorenzo Fluxá Rossellók sortua. Jatorria 1877an du, haren aitita Antonio zapatariak Espainiako lehenengo oinetako fabrika mekanizatua sortu zuen Incan (Mallorca). Heredatutako baloreak errespetatuz sortu zen Camper, eta marka baten ideia gehituta. Erosotasuna eta diseinu industrial eta grafikoa izan dira kontzeptuaren oinarria hasiera hasieratik. Nazioartera zabaltzen hasi zen eta denda bat zabaldu zuen Parisen 1992an, eta 2004an dibertsifikazioari ekin zion ostalaritza arloan eta Casa Camper ireki zuen. Gaur egun ere, 138 urte igaro ondoren, Camperrek familiako enpresa izaten jarraitzen du eta 60 herrialde baino gehiagotan egiten du lan. Lorenzo Fluxá Ortí familiaren laugarren belaunaldiko kidea da.

Informazioa

Izena emateko

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>