#DISRUPTIVE zikloa Roberto Ranera BeAbleko General Partner-arekin

#DISRUPTIVE zikloa Roberto Ranera BeAbleko General Partner-arekin
2017/03/16
18:00 – 19:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schoolen #Disruptive saiora, Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutzarako foro egonkorra da, aztertzeko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, aisian, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, disruptibo terminoa fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak arratsaldeko kafea hartu bitartean.

Izen ematea

Roberto Ranera

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna Madrilgo Konplutense Unibertsitatean. MBA University of Houston-en. CT Bauer College of Business. Kapital arriskuaren munduko esperientzia profesionala 1994an hasi zuen, 3i Group PLC enpresan, eta 9 urtez aritu da lanean. Inbertsioen zuzendari modura parte hartu zuen Buyoutseko eragiketetan, hazkundea finantzatzeko kapital handitzeak eta partaidetza txikiak erosiz.  Hainbat ardura izan zituen, besteak beste, inbertsioen sorrera, analisia, negoziazioa, jarraipena eta salmenta. 1999an, Espainiako Teknologia taldea sortzeko ardura hartu zuen eta teknologiako eragiketak egiteko estrategiako Europako Batzordeko kidea izan zen. 2002an, Stockholmera joan zen, Buyouts taldeko buru izateko eta Europan 3i inbertsio politika ezartzeko. 2003an, Vista Capitalen hasi zen (Banco Santander eta Royal Bank of Scotland-en arrisku kapitaleko soziedadea), Zuzendari modura, Espainiako arrisku kapitaleko merkatuan Vista sustatzeko. 2009an, Hiperión Capital-en berregituraketa funtsako aholku batzordeko kide izendatu zuten, eta 2011n, bazkide zuzendari eta inbertsio batzordeko kide modura hasi zen lan egiten.

BeAble

BeAble Capital transferentzia teknologikoko inbertsio funtsa pribatua da, goi teknologia industrialaren arloan espezializatua (Fotonika, Material Aurreratuak, Nanoteknologia, Mikro eta Nano elektronika eta Bioteknologia Industriala). Helburu du ikerketa zentro eta unibertsitateek garatutako teknologia merkatuetara zabaltzea, oinarri teknologikoa duten enpresak sortuz eta haiek sortutakoei laguntza emanez. Arreta eta inbertsioa hasten ari diren enpresa eta proiektuetan jartzen dute (Prueba de Concepto, Semilla, etc.), proiektuak ebaluatu egiten dituzte enpresa eratzeko dagoenean ere. Beable Capital-ek kapitala ematen dio enpresari kontzeptuaren proba fasetik hasita, eta gainera, modu aktiboan aritzen da lankidetzan baliabideak emateko, eta proiektu bakoitzera egokitzen da, ikertzaile eta sustatzaileen beharren eta asmoen arabera, teknologiaren garapena baino harago.

Informazio gehiagorako:

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Posta elektronikoa: irene.perez@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>