#DISRUPTIVE zikloa Sergio Álvarez Leivarekin, CartoDBko sortzailekidea eta CPO

#DISRUPTIVE zikloa Sergio Álvarez Leivarekin, CartoDBko sortzailekidea eta CPO
2016/02/16
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” terminoa fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak.

Joan den mendean, Schumpeter ekonomistak sormen disruptibo izenez bataiatu zuen ekintzaile horien jarduera. Ekintzaileek iritsi duten sonak ekarri du berrikuntza disruptiboak IKTekin soilik identifikatzea. Deusto Business Schoolek ziklo hau jarri du martxan, jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, arratsaldeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76an.

Oraingoan, gonbidatua Sergio Álvarez Leiva da, CartoDBko sortzailekidea eta CPO. Ez zuen amaitu Informatikako karrera, baina 23 urterekin mapak diseinatzen zituen, Google, NBE eta NASArentzat Vizzuality-ren bidez, CartoDBren sorburua. 2014an, 35 urtetik beherako Top Innovador saria eman zion MITek eta Global Shapers Communityren kide da 2013tik.

 

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>