Alumni Hausnarketak Zikloa: Amor Zero liburuaren aurkezpena (Iñaki Piñuel dk)

Ciclo Reflexiones Alumni: Presentación del libro Amor Zero (Dr Iñaki Piñuel)
2016/10/26
19:00 - 21:00
Icaza Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Horrelako harremanak dituzten biktimak tratatzen 25 urtean izandako esperientzian oinarriturik, Piñuel doktoreak era erraz eta argian azaltzen du Amor Zero liburuan nola detektatu horrelako bikotekide toxikoak eta garrantzitsuena dena, nola libratu haietatik eta berriro ez erori. Liburu horrek harreman suntsitzaileetatik ateratzen lagunduko dizu, psikopata integratuak azkar identifikatzen eta ateak ixten horrelakorik zure bizitzan inoiz sar ez dadin. Pentsatzen dugu psikopata bat dela hilketei buruzko filmetan agertzen dena edo zoroak direla, baina badaude pertsona batzuk, psikologoen iritziz psikopata integratuak direnak, normal antzean bizi eta portatzen direnak, baina gai direnak zure bizitza hondatzeko bere bikotekide bihurtuz gero. Gero eta gehiago dira infernu horretatik irteteko profesional batengana jotzen duten biktimak, Piñuel doktorea gai horretan espezializatua da eta liburu horretan bildu ditu gako guztiak harreman txar horiek sasoiz detektatzeko eta gainditzeko. Alerta goiztiarrerako 20 seinaleak identifikatzen ditu eta biktimen bidean argia jartzen du, psikopata integratuek sortzen duten zurrunbilo emozional ikaragarritik sendatzeko.Eskuliburu horretan gai interesgarriak planteatzen dizkigu, ea pertsona gaiztorik dagoen, ea zein den psikopatak gustukoen duen lanbidea eta galdera nagusia: Zergatik ni? Zergatik amaitu dut psikopata batekin?
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude