#TopDisruptive Zikloa Santiago Solanasekin, Europako hegoalderako eta EMEAR eskualderako Ciscoko presidenteordea

#TopDisruptive Zikloa Santiago Solanasekin, Europako hegoalderako eta EMEAR eskualderako Ciscoko  presidenteordea
2018/05/08
10:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Munduko enpresarik berritzaileenek euren zuzendaritzan pertsona disruptiboak dituzte, hain zuzen ere, horregatik lortu dute hainbeste. Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, disruptibo terminoa fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten dituzten ekintzaileen berrikuntzak. Testuinguru horretan, Deusto Business Schoolek, ATREVIArekin lankidetan, gonbidapena egiten dizu #TopDisruptive ekitaldira joateko. Eztabaida eta ezagutzarako foroa da eta bertan elkartzen dira errefentzia globala diren enpresetan esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak izateagatik ospetsu diren profesionalak.

Izena emateko

Santiago Solanas

Harvard Business Schooleko Advanced Management Programako Graduduna eta Madrilgo Unibertsitate Politekniko Masterra. Santiago Solanas AEBetako Cisco multinazionalaren presidenteordea da Europako hegoalderako eta EMEAR (Chipre, Grecia, Italia, Israel, Malta, Portugal y España) eskualderako. Enpresa horretan telekomunikazioetako ekipoen fabrikazio, salmenta, mantentze lana eta aholkularitza ematen aritzen dira.

Teknologia eta Informazioaren eta softwarearen sektorean 25 urteko esperientzia du, salmenta eta marketinaren arloko zuzendaritza karguetan, hainbat enpresatan, IBM, Microsoft, Oracle… Ciscon hasi baino lehen, Sage Taldeko marketin zuzendaria eta bertako batzorde exekutiboko kidea izan zen.

Esperientzia zabala du sortzen ari diren enpresak sustatzen eta emakumeen presentzia bultzatzen negozioetan. Hain zuzen, Telefonicak eta Santanderrek babesten dituzten bi start-up teknologikoren aholkulari ordezkaria izan da, lau urtez.

Cisco

Cisco Systems multinazionala 1984ean sortu zen, eta Kaliforniako San Josén (AEB)  du egoitza, telekomunikazioetako ekipoen fabrikazio, salmenta, mantentze lan eta aholkularitzan du bere jarduera. Ekipoen hardwareaz gain, Cisco Systemsek bere softwarea ere garatzen du ekipoen kudeaketa eta konfiguraziorako, IOS izena du.

Cisco Systemsek argitalpen teknologikoen arloa ere badu, Cisco Press, eta Pearson VUE argitalpenarekin (AEB) du hitzarmena. Hezkuntzako atal horretan, hezkuntzarako materiala sortzen du, prestakuntzarako programak egiteko, sare informatikoak diseinatu, administratu eta mantentzen espezializatuak dauden profesionalentzat.

2009ko ekainaren 8ra arte, teknologia sektoreko enpresa handienetakotzat hartzen zen bai eta NASDAQ edo teknologiako akzioen merkatuko kide garrantzitsu gisa ere. Ondoren, eta bere sendotasunari esker, Dow Joneseko industria indizeetan sartu zen.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>