TRANSITAS proiektuaren amaiera ekitaldia: Gipuzkoan bidezko trantsiziorako berrikuntza arduratsurako tresnak integratzea

TRANSITAS proiektuaren amaiera ekitaldia: Gipuzkoan bidezko trantsiziorako berrikuntza arduratsurako tresnak integratzea
2024/10/18
10:00 – 11:00
Tokiski Gela (Edukiera 40). Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak gidatutako TRANSITAS ikerketa-proiektuaren esparruan, Bidezko Trantsizioa (BT) eraikitzera bidean, gipuzkoako enpresa eta erakudeekin hausnarketa, elkarrizketa eta ekintzarako espazioa osatzen duen trantsizio-laborategia jarri da martxan, non zaintza, interdependentzia eta belaunaldiartekotasuna zein enplegagarritasuna eta faktore ekonomikoak integratu ditugun.

Urriaren 18an Laborategiko lehen zikloaren itxiera eguna ospatuko da eta David Zabala Alaba, Dezetaaren bazkide sortzailea, Adinfit Studioko negozio zuzendaria eta La Voz Directiva-Podcast-eko aurkezlea izango dugu gurekin mahai-inguru bat dinamizatzeko. Bertan, TRANSITAS proiektuaren emaitzak, ondorio nagusiak eta proposamenak aurkeztuko ditugu, eta Gipuzkoako enpresa-ekosistemarako Bidezko Trantsizioak dakartzan erronken inguruan hausnartuko dugu

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>