CIMIE 2017. Hezkuntzako Ikerketari buruzko Nazioarteko Diziplina anitzeko Kongresua
2017/06/29 – 2017/06/30
Deustuko Unibersitatea
CIMIE 2017 Hezkuntzako Ikerketari buruzko Nazioarteko Diziplina anitzeko Kongresuan Europa eta nazioartean “Ikerkuntza eta Berrikuntza Arduratsuak” helburu izateaz arituko dira. Nazioarteko topaketa zientifikoa da, diziplinartekoa, bi jardunaldi trinkotan burutuko da (2017ko ekainaren 29 eta 30ean), lehenengoa jakintza arlo desberdinei buruzkoa izango da eta bigarrena, ikerketarako garrantzia berezia izanik diziplinarteko trataera duten gaiei buruzkoa: generoa, kultur-aniztasuna, ebidentzietan oinarritutako politikak, besteak beste.
CIMIE 2017, Hezkuntzako Ikerketarako Diziplina anitzeko Elkarteak urtero antolatzen duen topaketa zientifikoa da, eta seigarren edizioa Deustuko Unibertsitatean izango da. AMIEren helburua da hezkuntzari buruzko ezagutza zientifikoan aurrera egitea eta ikerkuntza sustatzea guztientzako hezkuntza kalitatea hobetzeko. WERA World Educational Research Association-eko kide da.