Zinema Ikusezina Deustun
Laburpena:
Lehen Saiakera Bidasoaren euskal mugan, Irun eta Hendaia artean, gertatzen diren eskubide-urraketen erretratu bikaina da, ustez kontrolik gabeko Europar Batasuneko barne-mugan, migrazioen kontrolaren ondorioz, gertatzen den arraza eta diskriminazio egoerarena. Azken urteotan, urraketa horien ondorioz, 9 pertsona hil dira. Dokumentalak gizarte gisa beste aldera ez begiratzeko dugun premia larria nabarmentzen du.
Lan hau Amets Arzallusen bertsoen bidez kontatzen da; migratzaileei mugatik igarotzean laguntzen dieten hainbat erakunde eta gizarte mugimendutako kideen partaidetza berezia du eta zirkulazio askatasunerako eskubidea eta muga zubi gisa aldarrikatzen du.
Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat izango dugu. Pertsona hauek izango ditugu:
- Marina Perosanz, Lehen Saiakera filmaren zuzendaria
- Abdoulaye Sarr, Gipuzkoako SOS Arrazakeriakoa
- Ion Aranguren, Irungo Harrera Sarekoa
- Gustavo de la Orden Bosch, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea).
Ekitaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, mugetako giza eskubideei eta gizarte gisa bete dezakegun rolari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.