Klase magistrala Esteban González Ponsekin: Europa pandemiaren ondoren

Clase magistral con Esteban González Pons: Europa después de la pandemia
2021/09/27
17:00 - 18:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Europar Batasuna (EB) garai erabakigarrian murgilduta dago. Pandemiak asko bizkortu du arlo ekonomikoan eta sozialean eragin zuzena izango duten garrantzi handiko konponbide politikoak emateko beharra. Bien bitartean, enpresek eta sektore finantzario, juridiko eta akademikoek Europako Berreskuratze Plana gauzatzeko bideak bilatzen dituzte, Europako Itun Berdearekin eta digitalizazioarekin lotuz. Testuinguru horretan, nola jokatu behar du EBk integrazio eredua sendotzen jarraitzeko? Gai horretan sakontzeko, Deusto Business Schoolek gonbidapena egiten dizu Esteban Gonzalez Pons Europako Talde Popularreko presidenteordeak emandako klase magistralera. Jardunaldia Europar Batasuneko Programa Integralaren barruan dago, eta irailaren 27an izango da, 17:00etan, Madrileko Deusto Business Schoolen (Castelló kalea 76). Jardunaldiaren aurkezlea: Susana del Río Villar Europar Batasuneko Programa Integralaren zuzendaria Izen ematea

Programa egiten ari diren pertsonek aurrez aurre jarraituko dute hitzaldia. Gainerako interesdunek streaming bidez jarraitu ahal izango dute, izena eman bezain laster jasoko duten estekaren bidez.

Informazio gehiago: Irene Pérez Emaila: irene.perez@deusto.es Tel: 91 577 61 89 Komunikabideentzat: Arantxa Corella Emaila: arantxa.corella@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude