Osasun Zerbitzuen Kudeaketako Masterreko lehenengo edizioaren bukaera, Jon Darpon Osasun Sailburuarekin

Osasun Zerbitzuen Kudeaketako Masterreko lehenengo edizioaren bukaera, Jon Darpon Osasun Sailburuarekin
2015/03/30
15:00 – 16:30
Deusto Business School Health- 3ª planta Aula 34. Hnos. Aguirre, 2 Bilbao
 
Deusto Business Schoolek Osasun Zerbitzuen Kudeaketako Masterraren bukaera ospatuko du, Jon Darpon Osasun Sailburuaren eta Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoaren eskutik. Programa hori Osasun Sailak, Osakidetzak eta Deusto Bussines School Healthek batera sustatutako programa da. Jardunaldian, Master amaierako proiektuak ere aurkeztu ziren.

Prestakuntza programa hori duela urte bete hasi zen ematen eta bere helburua da, batetik, kualifikazio handiko kudeatzaileak prestatzea, osasun erakundeak modu eraginkorrean kudeatzeko gai izan daitezen, eta, bestetik, osasun arloko prozesuaren eraldaketan lider izatea.

Masterra unibertsitate titulua izanik beren lanbidea osasun arloko kudeaketan garatu nahi dutenentzat da. Gure osasun arloan esperientzia handia duten irakasleak egongo dira eta programa akademikoaren iraupena bederatzi hilabetekoa izango da, denbora osoko dedikazioan.

Beste master batzuetan ez bezala, kudeaketako arlo guztiak hartzen ditu eta, gainera, sei hilabeteko praktika aldia egiteko aukera egongo da Osakidetzako osasun erakundeetan. Horrela, Deusto Business Schooleko instalazioetan emango den arren, Osasun Saileko eta Osakidetzako egitura nagusiak ere erabiliko dira. Gainera,…

Osasun Sailak eta Osakidetzak badakite ondo prestatutako profesionalak behar direla osasuneko kudeaketan beren ezagutzaren ekarpena egiteko. Horregatik ezinbestekoa da prestakuntzarako baliabideetan inbertsioa egitea, geure osasun sistemara itzuliko delako eta bere iraunkortasuna mantentzen eta sendotzen laguntzen duelako.

Master horrek bigarren edizioa zabalik du eta prestakuntzarako markoa izan nahi du, etorkizunean euskal osasun sistema osatzen duten erakundeak kudeatzeko erantzukizuna hartuko dutenentzat.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>