Loiola Klinika Juridikoaren astearen amaiera
Delatando-Relatando la injusticia lemapean (Bidegabekeria salatuz-kontatuz), Loiola Klinika Juridikoak jardueren aste bat eskainiko du apirilaren 24tik 28ra. Klinika Juridikoarekin urtean zehar lankidetzan ari diren gizarte erakundeak (CEAR-EUSKADI, ALBOAN, ELLACURÍA FUNDAZIOA, CÁRITAS eta Ahizpa OBLATUAK) ezagutzeko aukera bat da.
Horrez gain, Klinikak bat egiten du “Ongi Etorri Errefuxiatuak”kanpainarekin. Programaren barruan ere izango du bere tokia aste osoan zehar.
Klinika Juridikoaren asteari amaiera emateko, gure artean izango dugu Unibertsitateko elkarteko errektoreorde Juanjo Etxeberria.
Kafe bat zerbitzatuko da topaketa erakunde parte hartzaileekin.