Nazio Batuen Batzar Nagusiak XXI. mendeko bakerako operazioei buruz duen rolaren simulazioaren V. edizioaren amaiera

Nazio Batuen Batzar Nagusiak XXI. mendeko bakerako operazioei buruz duen rolaren simulazioaren V. edizioaren amaiera
2017/10/11
13:00 – 15:30
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak praktika bat antolatu du Simulazio Eredua deritzona, Nazio Batuen Batzar Nagusiak bezala jardutean datza. Oraingoan, aztertuko den gaia hau izango da: “XXI. mendeko bake operazioak”. Ekimen hau, Antonio Manrique de Luna irakasleak sustatua, urriaren 9tik 11ra bitartean izango da, 15:00etatik 20:30era, Entzungelan,( simulazioaren lehen egunean), eta 14:30etik 21:00etara, Churruca Aretoan (graduko ikasleentzako jarduerekin egingo den 2. simulazio eguna), eta 13:00etatik 15:30era, Icaza Entzungelan (ekitaldiaren amaiera egunean).

150 ikasle baino gehiagok, bigarren urtea egiten egonik interesa dutenak Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko erakundeak eta Nazioarteko Harremanak arloko gaietan, hartzen dute parte rol joko honetan. Helburua da ikasleei tresna batzuk ematea aztertzeko eta ebaluatzeko zein rol duen Nazio Batuen Batzar Nagusiak Nazioarteko Gizartean eta horrela praktikan jarri ahal izango dituzte Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko erakundeak arloko gaietan hartutako ezagutza teorikoak. Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi dute.

Simulazio eredua lan taldeen inguruan dago egituratuta. Talde bakoitzak Nazio Batuen Erakundeko herrialde bateko ordezkariak balira bezala jokatu behar du. Aste batean zehar (azaroaren 18tik 22ra), taldeek Nazio Batuen batzar nagusiaren ebazpen proposamen bat prestatu behar dute, talde bakoitzak eztabaidatu eta kontra egingo du, azken Ebazpenera heldu arte. Ebazpen hori gehiengoz edo aho batez hartu beharko da.

Esparru horretan, urriaren 9tik 11ra bitartean, Paraninfoko klaustroan, kartel eta Urban blog-en erakusketa egongo da “XXI. mendeko bake operazioak” gaia oinarri hartuta. 14:00etatik 15:00etara bitartean, ikasleek azalduko dizkiete bisitariei euren lanak.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>