Amaiera Ekitaldia “Legelaria literaturaren aurrean: begirada indiskretua” F. Lledó
Zuzenbideak eta literaturak beti partekatu dute ezaugarri bat: “hitzaren artea“, sentipenak eta sentimenduak komunikatzen eta transmititzen jakitea, kasu batean argudioen bidez eta arrazoizkotasuna ezinbesteko tresna izanik testu juridikoetan, eta bestean, berriz, alegiazko espazio emankorrak sortuz, idatzizko hitzaren fikzioaz eta edertasunaz gozatuz.
Hizlariak, eleberrien aukeraketa pertsonal baten bidez, sormenezko munduak ezagutaraziko dizkigu, non “ondo kontatutako gauzen emozioa” bizi den, testuinguru errealetan edo fikziozkoetan. Beti ere “ondo kontatutako istorioak“, irakurlearengan arreta eta konplizitate isila sortzen dutenak.