Deusto Business Schooleko Ekintzailetza Programen amaiera ekitaldia

Deusto Business Schooleko Ekintzailetza Programen amaiera ekitaldia
2017/07/03
17:00 – 18:00
Fundación Rafael del Pino (Palacete). C\ Rafael Calvo 39
 
Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek eta Universidad Pontificia Comillas ICAI-ICADEko Julio Luis Martínez errektoreak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte PLPE (Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoari buruzko Programa) eta PLCE (Ekintzailetzako eta Berrikuntzako Lidergo Korporatiboari buruzko Programa) programen amaiera ekitaldira.

Programako parte hartzaileek, sektore publikoko eta korporazio munduko zuzendariek, 200 segundo izango dituzte bakoitzak Espainiako ekosistema ekintzailea hobetzeko programak aurkezteko. Amaiera ekitaldian parte hartzen dutenek botoa eman ahal izango diote proiekturik onenari eta informazio gehiago eskuratu in situ.

Ekitaldia datorren ostegunean, uztailak 3, izango da Madrilgo Rafael del Pino fundazioan, eta bertan izango dira Alberto Ruiz-Gallardón eta Alfredo Pérez Rubalcaba ministro ohiak.

Hau izango da ekitaldiko agenda:

  • 17:00 Hasiera
    • Vicente Montes. Rafael del Pino Fundazioaren zuzendari nagusia
    • Luc Theis. Deusto Business Schooleko zuzendari nagusia.
    • José María Pérez Garrido. ICADE Business Schooleko zuzendaria
    • Enpresarien Zirkuluko ordezkaria
  • 17:15 Ikasleek amaierako proiektuen defentsa egingo dute
  • 18:30 Irabazlearen berri
  • 18:35  Solasaldia: Alberto Ruiz-Gallardón eta Alfredo Pérez Rubalcaba
    Moderatzailea: Juan Moscoso del Prado
  • 19:30 Ekitaldiaren amaiera

Ekitaldiaren moderatzaileak Iñaki Ortega, Deusto Business Schooleko zuzendaria, eta Alberto Corcóstegi, PLCEko zuzendari akademikoa, izango dira.

Argibide gehiago

Miriam Gómez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: miriam.gomez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>