Euskadiko II. Mentoring Programaren amaiera eta III. Programaren hasiera ekitaldia

Clausura del II y apertura del III Programa MET País Vasco
2017/03/23
16:00 - 17:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Euskadiko II. MET Programaren amaiera eta III. Programaren hasiera ekitaldia izango da Deustuko Unibertsitatean, Euskadiko emakume ekintzaileentzako mentoring programa da, MET Community-k eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean sortua. MMartxoaren 23an izango da, 16:00etan, Garate Aretoan. Ekitaldian izango da Teresa Laespada, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua, eta hitzaldia eskainiko du Euskadiko emakumeen ekintzailetzari buruz, eta azalduko du zein programa eta ekintza ari diren burutzen Foru Aldundian euskal emakume ekintzaileei laguntzeko. Yanire Brañak, Washingtonen bizi den Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiak, ere hitz egingo du, MET Fundazioaren izenean, bertako presidente eta sortzailea baita. METCommunity nazioarteko erakundea da, emakumezkoen ekintzailetza sustatzen du duela 10 urte baino lehenagotik eta sei herrialdetan dago Latinoamerikan, AEBn eta Asian. Ekitaldian, programako parte hartzaileei ziurtagiriak emango dizkie eta mentoreek eta menteek euren iritzia emango dute mentoring programak euren garapen pertsonal eta profesionalean duen eraginari buruz, eta MET komunitateko kide izateak dakartzan onurei buruz. Ekitaldiari amaiera emateko, Gillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoa mintzatuko da. Izen ematea Informazio gehiago: Web: www.metcommunity.org Emailak: virginia@metcommunity.org arantza@metcommunity.org
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude