Euskadiko lehenengo mentoring MET programaren amaiera ekitaldia
Hizlariak hauek izango dira: Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria; Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko idazkari tekniko ekonomikoa eta Marta Ajuria, Ekonomia eta Ogasun, Merkataritza eta Turismo arloko zinegotzi-delegatua. Hitzaldietan, Euskadiko emakumeen ekintzailetzari buruz duten ikuspuntua emango dute, horretarako Euskadiko emakume ekintzaileei laguntza emateko burutzen ari diren programa eta ekintzak partekatuko dituzte.
Ondoren, programan parte hartu dutenei Ziurtagiriak emango zaizkie.
“Mentor” direnek beren ikuspegia eskainiko dute beren garapen pertsonal eta profesionalean mentoring programak duen eraginari buruz, eta Elkarteko kide izateak ekartzen dituen onurak ere aipatuko dituzte. Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoak emango dio amaiera ekitaldiari.
Yanire Braña, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohia da eta Washingtonen bizi da, erakundearen sortzailea eta presidentea da Espainia, AEB, Kolonbia, Brasil, Peru eta Argentinan. Euskadiko ekimenaren arduradunek, Virginia Gomez eta Magdalena Ituartek, esker ona adieraziko diete proiektuan laguntza eskuzabala eman duten pertsona guztiei, ekitaldian gonbidatuak.
Amaieran, koktela egongo da ikasturtea azken METworkinga ospatzen amaitzeko.
virginia@metcommunity.org
magdalena@metcommunity.org