Zibersegurtasunaren berrikuntzarako 2018-19ko programaren (PIC) inaugurazioa
2019/07/03
18:00 - 19:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Deusto Business Schoolek eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Zibersegurtasunaren berrikuntzarako programaren 2018- 2019ko edizioaren inauguraziora.
Ekitaldia uztailaren 3an izango da, 18:00etan, Madrilgo Deusto Business Schooleko egoitzan (Castelló 76), eta bertan izango da Pedro Pablo Pérez, ElevenPaths-eko CEOa, eta Telefónicako Segurtasuneko zuzendari nagusia, eta klase magistrala eskainiko du gai horri buruz.
Amaiera emateko, parte-hartzaileek programan zehar garatu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte, guztiak ere zibersegurtasunarekin zerikusia dutenak. Aurkezpen bakoitzak 200 segundoko iraupena izango du eta ekitaldira joan direnek aukera izango dute proiektu onena aukeratzen.
Agenda:
18:00 – Ongietorria eta ekitaldiaren hasiera:
- Eloy Velasco, Entzutegi Nazionaleko magistratua eta Zibersegurtasunaren berrikuntzarako programako zuzendarikidea.
- Teresa Corzo, Icadeko dekanoa, Universidad Pontificia de Comillas
- Pedro Pablo Pérez, ElevenPaths-eko CEOa eta Telefónicako Segurtasuneko zuzendari nagusia
- Luc Theis, Deusto Business Schooleko zuzendari nagusia.
- Cesar Vallecillo, Hewlett Packard Enterprise Españako zuzendari nagusia
