Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Carlos Mira Cre100do-ko zuzendariarekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Carlos Mira Cre100do-ko zuzendariarekin
2016/04/20
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren beste edizio bat antolatu du. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arloan. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Oraingo gonbidatua Carlos Mira izango da. Industria ingeniaria da, Enpresen Administrazioko Masterra du eta 35 urte baino gehiagoko lan esperientzia teknologia sektoreko enpresetan Europan, AEBn eta Indian. Garapen Korporatiboko SVP izan da Alcatel-Lucent-en; presidente eta CEO Europarako Lucent Technologies Sare Mugikorretan eta Thales-eko Industria eta Zerbitzuen zuzendaria. Aurretik, lan egin zuen Entelen eta Energiaren Nazioarteko Agentzian. Ekintzaile modura, bi startups teknologikoren sortzailekidea da Britainia Handian eta Indian eta akziodun eta kontseilu kide gisa hartu du parte hainbat konpainia teknologikoetan, AEBn, Britainia Handian, Indian eta Espainian. Administrazio eta Aholkularitza Kontseiluetako kide izan da, Arrisku kapitaleko funtsa eta enpresetan, thik tank eta fundazioetan, Espainia, Frantzia, Britainia Handia, AEB, India eta Singapurren. 1996tik 2000ra arte, Espainia – AEB Kontseiluko kide izan zen, amerikarren ordezkari gisa.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>