Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Gustavo García Capó Deloitteko bazkidearekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Gustavo García Capó Deloitteko bazkidearekin
2015/12/09
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren beste edizio bat antolatu du. Berrikuntza irekia izenez ezagutzen denaren arloan nazioartean egiten diren praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutzarako foro egonkorra da. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.

Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekiaren arloan euren korporazioak duen esperientzia besteei erakusteko.

Edizio honetako protagonista Gustavo García Capó da. Zuzenbidean lizentziaduna da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Executive MBA, Empresa Institutuan. Hogeita bost urteko esperientzia du Deloitten, eta 2006tik bertako bazkide da. 2004an, Deloitteko sektore publikoko industriaren bazkide arduradun izendatu zuten Espainian eta 2015etik Aholkularitzako Ezagutzaren Kudeaketaren arduraduna da Bezeroekiko Harremanetako sailekoa. Bezero nagusien artean ditu Europar Batzordea, Espainiako Gobernua, Enpresa Publikoak, Autonomia Erkidegoak eta udalak.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>