Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Unidad Editorialeko Javier Cabrerizorekin
Deusto Business Schoolek Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren beste edizio bat antolatu du. Berrikuntza irekia izenez ezagutzen denaren arloan nazioartean egiten diren praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutzarako foro egonkorra da. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekiaren arloan euren korporazioak duen esperientzia besteei erakusteko.
Oraingo edizioan, Javier Cabrerizo, Unidad Editorialeko Zuzendari Nagusia, izango dugu gurekin eta Luc Theis-ek, Deusto Business Schooleko zuzendariak, aurkeztuko du.