Ekintzailetza Korporatiboko Kluba CAF Manuel Ausaverri Indra-ko Estrategia, Berrikuntza eta Kabineteko zuzendariarekin

Club de Emprendimiento Corporativo con Manuel Ausaverri, Director de Estrategia, Innovación y Gabinete de Indra
2016/10/25
09:00 - 11:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business Schoolek DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren saio bat antolatu du. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekian korporazioak duen esperientzia besteei erakusteko. Izena emateko Manuel Ausaverri Bide, Kanal eta Portuetako ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta MBA IESEn. Hogei urte baino gehiagoko esperientzia pertsonala du, horietatik 14 goi-zuzendaritzan, Garraio eta Azpiegitura sektoreetan espezializaturik (Aireportuak, Aire-konpainiak, Portuak, Trenbideak, Hiri garraioa eta Samart Cities). Hainbat proiektu estrategiko zuzendu ditu, industria horietako nazioarteko lider batzuentzat. Gaur egun Indrako Berrikuntza, Estrategia eta Itunen unitate korporatiboen zuzendaria da, Indrako Estrategia eta Berrikuntzarako teknologia eta negozio lidertza indartzeko talde korporatiboen buru da. Arduradun nagusia da 2015-2018 Plan Estrategikoan, eta Berrikuntza Eredu Berria garatzen duen Indrako Proiektuen bulegoan. Indra Berrikuntza eta Indraventures Eredu Berria Indrak Berrikuntzarako Eredu berria atera du, uste osoa izanik testuinguru berrira egokitzea gakoa dela berrikuntza teknologikoan bangoardian egoteko eta bultzada estrategikoa emateko produktu eta zerbitzu berritzaile eta disruptiboak sortu, azkartu eta integratzeko gaitasunari. Eredu Berriaren esparruan sortu da Indraventures, haren inguruan artikulatuko da hemendik aurrera konpainiaren berrikuntza korporatiboa, era egituratuan, baina azkar eta malguan, berrikuntza Ekosistemaren eragileekiko harremana, inkubazio eta azelerazio ekimenak sustatuz, helburu izanik produktu berritzaileak eta disruptiboak identifikatzea, eta portfoliora ekarri eta garatzea. Argibide gehiagorako: Irene Pérez Tel.: 91 577 61 89 Emaila: irene.perez@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude