Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Ikeako Chief Digital Officer Mosiri Cabezasekin
Ekintzailetza Korporatiboko Klubak Chatham Houseko arauei jarraituz egiten dira. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan argi adieraziko zaie parte hartzaileei.
Mosiri Cabezas
Mosiri Cabezas Espainiako IKEAko Chief Digital Officer da, 2017ko urtarriletik. Horren aurretik, 20 urte baino gehiagoko ibilbide luzea egin zuen Telefónican.<0} Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da, CEUn Giza Zientzietako ikasketak ere egin zituen lanean ari zen bitartean, eta prestakuntza IEn eBusiness-eko EMBA batekin osatu zuen. Orain, IEko irakasle elkartua da TxDko goi-zuzendaritzako programan. ISEMeko Atelier programaren startupen mentorea ere bada.
2015ean “La gran oportunidad. Claves para liderar la TxD en las empresas y en la economía” liburua argitaratu zuen egilekidetzan eta “TOP 100 Women Leaders” hautatuen artean egon zen. 2016an Expansión egunkariak eraldaketa digitalaren arloko eraginik handieneko profesionaletako bat zela aitortu zuen.
Expansión-en blogean idazten du eta berea ere badauka, mosiri.com. Bertan teknologiari eta giza zientziei buruzko artikuluak argitaratzen ditu oso ikuspegi pertsonaletik eta irakurgaiak gomendatzen ditu.
Argibide gehiagorako:
irene.perez@deusto.es
91 577 61 89