Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Rosalía O´Donnell-ekin, Telefonicako Talentumeko arduraduna eta Eraldaketa Digitalean aditua

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Rosalía O´Donnell-ekin, Telefonicako Talentumeko arduraduna eta Eraldaketa Digitalean aditua
2017/11/15
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business School-ek DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren saio bat antolatu du. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioak duen esperientzia besteei erakusteko.

Izen ematea (toki kopuru mugatua)

Rosalía O´Donnell

Enpresa Zientzietan lizentziatua, 15 urte baino gehiago darama marketin eta eraldaketa digitaleko proiektuak lideratzen Telefonican. Izugarri gustatzen zaio talentu gaztea, managementa eta eraldaketa digitala. Gaur egun, Telefonican Posicionamiento Público Joven arloko burua da, baita talentu gaztea sustatzeko programakoa eta blogthinkbig.com arlokoa ere. Une honetan Filosofia ikasten ari da.

Talentum

Talentum Telefonicak talentu gaztea sustatzeko duen plataforma da, eta zabalik dago parte hartu nahi duten guztientzat. Prestakuntza, networking, hackathon, ekitaldiak eta solf-skills garapena eskaintzeaz gain, Talentumek beka mota desberdinak ditu, gazteen etapa eta interes desberdinetara egokitzen direnak. Horien artean daude euren proiektua garatzen laguntzen dietenak, mentore eta teknologia ekipamenduaren laguntzarekin, eraldaketa digitalaren erronka konpontzeko aukera ematen dutenak diziplina anitzeko talde baten barruan, eta Telefonican praktikak egiteko aukera ematen dutenak.

Argibide gehiago:

Irene Pérez
irene.perez@deusto.es
915776189

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>